Dokumentua online jardunaldi batean aurkeztu da eta bertan Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko hainbat erakundek parte hartu dute

Sareen Sareak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Balio Osoari eta Balio Erantsiari buruzko Txostena aurkeztu du.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak euskal gizarteari egiten dion ekarpenari buruzko planteamendu partekatua landu du Sareen Sareak azken urteotan.

Balio Osoa-Balio Erantsiari buruzko proiektuak sektoreko erakunde bakoitzak gizarteari egiten dion ekarpena ezagutu, ikusarazi eta areagotu nahi du.

Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babesa du. Azken fasea orain amaitu da, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek autoebaluazio-ariketa bat egin ondoren eta Sareen Sareak aurkeztutako dokumentuarekin.

Txostena dagoeneko eskuragarri dago gure webgunean, ondorengo estekan kontsulta dezakezu.

Sareen Sareak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Balio Osoari eta Balio Erantsiari buruzko Txostena aurkeztu zuen otsailaren 25ean. Mikel Barturen Sareen Sareako koordinatzaileak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren balio osoari eta balio erantsiari buruzko testuinguru kontzeptuala azaldu zien jardunaldian parte hartu zuten pertsona eta erakundeei.

Azken urteotan, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak euskal gizarteari egiten dion ekarpenari buruzko planteamendu partekatua landu du Sareen Sareak. Gizarte-erakundeen Guztizko Balioari eta Balio Erantsiari buruzko proiektuak, EHSS Sustatzeko Estrategian jasota dagoena, sektoreko erakunde bakoitzak gizarteari egiten dion ekarpen soziala ezagutu, ikusarazi eta areagotu nahi du.

Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Sareen Sareak erakundeen balioa sistematikoki neurtzeko ahalegina egin du, sektorearen eta erakunde bakoitzaren balio osoa eta erakunde horiek zerbitzuen hornidurari, bereziki erantzukizun publikoari, erantsitako balioa bereiziz. Ahalegin hori duela lau urte hasi zen lan baten ondorioa da, sektorearen ekarpenari buruzko gogoetarekin eta ekarpen hori modu sistematiko eta objektiboan neurtzeko aukera emango zuen adierazle-sistema baten sorrerarekin.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen autoebaluazio-ariketa baten ondoren, proiektuaren hirugarren eta azken fasea amaitu da. Txostenaren gaurko aurkezpenarekin bukatu da, etorkizunean EHSSeko erakundeen balioa neurtzeko ahalegin horretan aurrera egiten jarraitzeko aukera emango duen lanarekin hain zuzen.

Txostena gure webgunean kontsulta daiteke, esteka honetan sakatuz.