Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia bildu zen atzo, 2018-2021 EHSSaren Sustapen Estrategia, 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Planaren aurrerapena eta 2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoa eta Familia eta Haurren Estrategia aztertzeko.

Topaketan, bestalde, DSBEaren batzorde mistoen lanen eta Bizitegi Bazterketa Larriko Estrategiaren segimendua egin da, eta sailburuak 2018ko aurrekontuaren ildo batzuk aurkeztu ditu.

Elkarrizketa Zibilerako Mahaia hogei kidek osatzen dute: horietako lau, Euskadiko Administrazio Orokorrekoak eta, beste hamasei, gizarte-ekintzako hirugarren sektorekoak. Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren helburua da Eusko Jaurlaritzaren eta hirugarren sektore sozialaren arteko elkarrizketa sustatu eta ahalbidetzea, gobernantza arloan, politika publikoak diseinatu eta gauzatzeko orduan adostasuna eraikitzeko helburuz.

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia bildu zen atzo, urriaren 30ean, besteak beste, 2018-2021 EHSSaren Sustapen Estrategia, 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Planaren aurrerapena eta 2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoa eta Familia eta Haurren Estrategia aztertzeko.