Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokitik, Sareen Sarearekin elkarlanean, jardunaldia antolatuko dute. Bilbon izango da Azaroaren 2an. Jardunaldiaren helburuak honako hauek izango dira:

  • Europako finantzaketarako sarbidearen inguruko Euskadiko errealitatea modu sakonagoan ezagutzea (Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialerako interesekoak diren Europako programak eta deialdiak, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde batzuen esperientziak, bideak, laguntzak eta oztopoak…)
  • Dagoen gabezia azal dezaketen arrazoi batzuk identifikatzea eta aztertzea (batez ere, esparru batzuetakoa)

Horretarako, Europako proiektuetan esperientzia duten sare ugariren (Koopera, Kiribil Sarea eta Sendotu Aldi Berean), Europar Batasunerako Euskadiren Ordezkaritzaren, Europe Direct Bizkaia bulegoaren eta José Manuel Fresnoren (Europako programetan eta Hirugarren Sektore Sozialean aditua) parte-hartzea izango dugu.

Jardunaldia Boluntan ospatuko da (Ronda kalean z/b, Bilbon).

Tokiak mugatuta daude eta jardunaldira joateko interesa duzuenei gogorarazi nahi dizuegu aldez aurretik izena eman beharko duzuela urriaren 28a baino lehen mezua helbide honetara bidalita: promocion@3sbizkaia.org

Jardunaldiaren aurkezpenak:

Europa Direct Bizkaiaren aurkezpena

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren aurkezpena

Fresno Consultingaren aurkezpena

Kooperaren aurkezpena

Kiribil sarearen aurkezpena

Mugarik gabearen aurkezpena

Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokitik, Sareen Sarearekin elkarlanean, jardunaldia antolatuko dute azaroaren 2an, Bilbon, Europako finantzaketarako sarbidearen inguruko Euskadiko errealitatea modu sakonagoan ezagutzeko (Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialerako interesekoak diren Europako programak eta deialdiak, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde batzuen esperientziak, bideak, laguntzak eta oztopoak…); eta dagoen gabezia azal dezaketen arrazoi batzuk identifikatzeko eta aztertzeko (batez ere, esparru batzuetakoa).