Apirilaren 30ean proiektua aurkezteko online jardunaldi batean parte hartzeko gonbidapena luzatu die Sareen Sareak erakunde sozialei

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen balio osoa eta balio erantsia aztertzea eta indartzea helburu duen proiektu baten hirugarren fasea abiarazi da.

Erakunde sozialen datu kualitatiboak eta kuantitatiboak bilduko dira fase horretan.

Proiektua aurkezteko, Sareen Sareak online jardunaldi bat antolatu du apirilaren 30erako. Jardunaldian parte hartzeko, izena eman behar da formulario honetan, epea apirilaren 28ra arte egongo da zabalik.

Ekitaldia Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuordeak eta Borja Doval Sareen Sareako presidenteak irekiko dute.

Sareen Sareak proiektu honen hirugarren fasea abiarazi du. Fase horrek, bat datozen balio eta xedeen bidez, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren balio osoa eta balio erantsia aztertu eta indartuko du.

Era berean, EHSSko erakundeen balio osoari eta balio erantsiari buruzko proiektuaren bidez, sektoreko erakunde bakoitzak gizarteari egiten dion ekarpen soziala ezagutu, ikusarazi eta handitu nahi da. Hori guztia ikuspegi sistematiko eta objektibagarri batetik egingo da, sektoreko erakundeen alderdi kualitatiboak, ezaugarriak, nortasuna eta koherentzia kontuan hartuta. Datu kuantitatiboak ere neurtuko dira, autoebaluazioko eta etengabeko hobekuntzako sistema baten bidez.

Online aurkezpena

Proiektuaren berri emateko, online jardunaldi batean parte hartzera gonbidatzen ditugu erakunde sozialak, apirilaren 30ean, 10:00etan.

Ekitaldia Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuordeak eta Borja Doval Sareen Sareako presidenteak irekiko dute. Jardunaldiak ordubete inguruko iraupena izango du.

Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da formulario honen bidez. Izena emateko epea apirilaren 28ra arte egongo da zabalik eta egin ondoren, jardunaldirako esteka bidaliko dizuegu, emisioa baino 10 minutu lehenago konektatzeko eskatuz.

Saioa grabatuko da eta Sareen Sarearen webgunean argitaratuko da, proiektuaren dokumentuarekin batera. Informazio gehiagorako edota kontsultak egiteko info@sareensarea.eu helbidera idatzi edo 94 656 92 30 telefono zenbakira deitu.