Euskofederpen elkarteak hainbat kontzertu koral antolatu zituen abenduaren 12 eta 13rako, “Energia olatuak” programaren barruan. Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuaren esparruan martxan jarritako programa bat izan zen, herritarren kultura arloko ekimenak sustatzeko helburuarekin.

Adineko pertsonek bat egin zuten Kultura Hiriburuaren ekimenarekin. Zahartze aktibo eta osasungarriaren errealitatea zabaldu zuten herritarren artean, adineko jendeak ere protagonismoa nahi duela ikusaraziz. “Ez jarri urteak bizitzari, eman bizitza urteei” lelopean, erakutsi dute badakitela bizitzaz gozatzen, musika atsegin dutela eta Donostiako kultur ekitaldietan gustura parte hartzen dutela.

Kontzertuak San Bizente elizan eman ziren. Gipuzkoa osoko hamar abesbatzak parte hartu zuten. Egun bakoitzaren amaieran parte-hartzaileek Agur Jaunak abestu zuten, Euskadiko kantu adierazgarri bat.

Bideo honetan kontzertuen laburpena ikus daiteke:

Euskofederpen, Euskal Herriko Erretiratu eta Pentsiodunen Federazioak hainbat kontzertu koral antolatu zituen abenduaren 12 eta 13rako, “Energia olatuak” programaren barruan. Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuaren esparruan martxan jarritako programa bat izan zen, herritarren kultura arloko ekimenak sustatzeko helburuarekin.

Adineko pertsonek bat egin zuten Kultura Hiriburuaren ekimenarekin eta zahartze aktibo eta osasungarriaren errealitatea zabaldu zuten herritarren artean, adineko jendeak ere protagonismoa nahi duela ikusaraziz. “Ez jarri urteak bizitzari, eman bizitza urteei” (No hay que dar más años a la vida, si no más vida a los años) lelopean, erakutsi dute badakitela bizitzaz gozatzen, musika atsegin dutela eta Donostiako kultur ekitaldietan gustura parte hartzen dutela.

Kontzertuak San Bizente elizan eman ziren eta Gipuzkoa osoko hamar abesbatzak parte hartu zuten. Egun bakoitzaren amaieran parte-hartzaileek Agur Jaunak abestu zuten, Euskadiko kantu adierazgarri bat.

Bideo honetan kontzertuen laburpena ikus daiteke: