Ekintza hau ONCEko Astearen ospakizunen barnean dago, 80 urteurrenarekin batera

Euskadiko ONCEren Asteari amaiera eman dio Europa Jauregian burutu den Euskadiko ONCEren Egunaren ekitaldi nagusiak.

Erakundearen 80. urteurrena ospatu duten gerturatu direnek.

Euskal Erkidegoko ikusmen desgaitasuna duten pertsonak, haien senitartekoak eta ONCEko langileak “Bizitzaren Istorioa” izenburua duen ikuskizunera abiatu dira.

Ekitaldian merezimendua jaso dute erretiratu diren ONCEko langileek, eta pertsona afiliatuak protagonistak izan diren ekitaldiari amaiera eman dio Iñigo Urkullu Lehendakariak.

Ekitaldian hartu dute parte ONCE Euskadiko Lurralde Ordezkariak;lurralde Presidenteak; Ilunioneko Kontseilari Ordezkariak eta ONCEko Kontseilari Orokorrak;

Hala ere, Gasteizko Alkateak; Arabako Diputatu Nagusiak; Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailburuak; eta Segurtasun Sailburuak.

Sareen Sareko presidentea egon zen ONCEko ekitaldian.

Geroago bisitaldi gidatua egin zen Gasteizko Azokan, eta instalazioen tripak erakutsi zaizkien pertsona afiliatuei

Ostean itsu- itsuan kata txiki bat egin duten.

Anaikidetasun bazkaria Hotel Ciudad de Vitorian partekatu ostean Estibalizko Santutegira eta Erromanikoaren Interpretazio Zentrora txangoa ere egin dute.

Helburu anitzeko Astea

Euskadiko ONCEren Astearen egitaraua zabala izan da.

Besteak beste Arabako garraiobide publikoen arduradunak itsu- itsuan biadaiatu zuten “Garraio Tourrean”;

Toti Martinez de Lezea eta Marta Extramiana idazleek txango braille-literarioak eskeini zituzten hirian barrena;

Boulevard Gune Komertzialeko hainbat dendarik ONCEk eskeinitako formazioa jaso zuten pertsona itsuei arreta zuzena zein den jakiteko.

Mamian ere pertsona itsuek ogia egiten ikasi zuten; eta hiriko kaleetan barrena pertsona itsuen azalean jarri ziren hainbat hiritar ere itsu- itsuan batetik bestera ibiliaz.

Euskadiko ONCEren Asteak ONCEk egunero egiten duen lanaren berri eman nahi izan du, bertan dihardutenen gaitasunak agerian utziaz;

Hiritarrei ere aukera eman nahi izan zaie pertsona itsuen azalean jarriaz eta horrela haiek sentitzen dutena hobeto ulertzeko.

Euskadiko ONCEren Asteak Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udaletxearen, Vital Fundazioaren, Eroski Fundazioaren eta EITBren babesa jaso du.

Euskadiko ONCEren Asteari amaiera eman dio Gasteizko Europa Jauregian burutu den Euskadiko ONCEren Egunaren ekitaldi nagusiak, non Erakundearen 80. urteurrena ospatu duten gerturatu direnek.

Euskal Erkidegoko ikusmen desgaitasuna duten pertsonak, haien senitartekoak eta ONCEko langileak “Bizitzaren Istorioa” izenburua duen ikuskizunera abiatu dira. Bertan merezimendua jaso dute erretiratu edo gaigabetu diren ONCEko langileek, eta pertsona afiliatuak protagonistak izan diren ekitaldiari amaiera eman dio Iñigo Urkullu Lehendakariak.

Ekitaldian hartu dute parte Juan Carlos Anduezak, ONCE Euskadiko Lurralde Ordezkariak; Javier Dominguezek, lurralde Presidenteak; Alejando Oñorok, Ilunioneko Kontseilari Ordezkariak eta ONCEko Kontseilari Orokorrak; Gorka Urtaranek, Gasteizko Alkateak; Ramiro Gonzalezek, Arabako Diputatu Nagusiak; Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailburuak; eta Estefania Beltran de Herediak, Segurtasun Sailburuak. Sareen Sareko presidentea, Pablo Gonzalez, egon zen ekitaldian.

Euskadiko ONCEren Egunak ere izan ditu beste ekitaldi batzuk, hala nola Gasteizko Azokan burutu den bisitaldi gidatua, non instalazioen tripak erakutsi zaizkien pertsona afiliatuei eta ostean itsu- itsuan kata txiki bat egin duten. Anaikidetasun bazkaria Hotel Ciudad de Vitorian partekatu ostean Estibalizko Santutegira eta Erromanikoaren Interpretazio Zentrora txangoa ere egin dute.

Helburu anitzeko Astea

Euskadiko ONCEren Astearen egitaraua zabala izan da. Besteak beste Arabako garraiobide publikoen arduradunak itsu- itsuan biadaiatu zuten “Garraio Tourrean”; Toti Martinez de Lezea eta Marta Extramiana idazleek txango braille-literarioak eskeini zituzten hirian barrena; Boulevard Gune Komertzialeko hainbat dendarik ONCEk eskeinitako formazioa jaso zuten pertsona itsuei arreta zuzena zein den jakiteko. Mamian ere pertsona itsuek ogia egiten ikasi zuten; eta hiriko kaleetan barrena pertsona itsuen azalean jarri ziren hainbat hiritar ere itsu- itsuan batetik bestera ibiliaz.

Euskadiko ONCEren Asteak ONCEk egunero egiten duen lanaren berri eman nahi izan du, bertan dihardutenen gaitasunak agerian utziaz; bestetik hiritarrei ere aukera eman nahi izan zaie pertsona itsuen azalean jarriaz eta horrela haiek sentitzen dutena hobeto ulertzeko.

Euskadiko ONCEren Asteak Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udaletxearen, Vital Fundazioaren, Eroski Fundazioaren eta EITBren babesa jaso du.