Azaroak 20: Haurren Eskubideen Munduko Eguna
Haurren eta Nerabeen Eskubideen Munduko Egunaren harira, Sareen Saretik otsailean onartu zen Haurren eta Nerabeen Euskal Legearen,balioa ikusarazi nahi dugu. Arau honek Euskadiko haur eta nerabeentzako eskubideak osotasunean bermatzen ditu. Legeak bere jarduna lau ardatz nagusiren inguruan antolatzen du, haurtzaroaren dimentsio guztiak hartzen dituztenak: promozioa; prebentzioa eta hautematea; arreta eta babesa, eta adingabeen berreskuratze integrala. Azken ardatz horrek ez du soilik kaltea konpontzea bilatzen, baizik eta urratutako eskubideak berreskuratzea ere.
Haurtzaroa eskubide subjektu gisa eta gizartearen erantzukizuna
Legeak paradigma aldaketa bat ezartzen du, haurrak eta nerabeak eskubide subjektu gisa aitortzen baititu. Gainera, haien parte-hartze eraginkorrerako eskubidea indartzen du, batez ere haien bizitzan eragiten duten politika publikoen diseinu eta plangintza bezalako gaietan.
Ikuspegi integral honek gizarte osoaren erantzukizuna sustatzen du, esparru pribatuetatik administrazio publikoetaraino. Horretarako, Haur eta Nerabeentzako Erakunde arteko eta Sektore arteko Organoa sortu du, erakundeen arteko eta sektoreen arteko lankidetza eta koordinazio eredua finkatzeko.
Haurtzaroaren eskubideentzako lehentasuna aurrekontuetan
Aurrekontuen lehentasun printzipioak, Legearen 4. artikuluan jasotakoak, denboran zehar nahikoak eta iraunkorrak diren baliabideak bermatzen ditu, haurren eta nerabeen eskubideak babestu eta sustatzeko. Konpromiso hori indartzeko, inbertsioa modu eraginkorrean kontrolatzeko adierazleak ere aurreikusten dira, politika publikoak behar diren tokietara iristea bermatuz.
Beste aurrerapen garrantzitsu bat Haurren eta Nerabeen Euskal Informazio Sistema sortzea da, haurtzaroaren beharrak hobeto ezagutzeko datu eta adierazleak jasoko dituena. Sistema honek administrazioei haurren ongizatea sustatzeko irtenbide berritzaile eta egokiak aurkitzeko aukera emango die.
Sareen Saretik sentsibilizazio kanpaina bat jarri dugu abian, Lege hau ikusarazteko eta haren ezarpena eta politika publikoen garapena aldarrikatzeko, haurren eta nerabeen eskubideak bermatuz.
Irudiak: Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko kanpaina 2024
Euskadin, haur eta nerabeen interes gorena beste edozein eskubide edo interesen gainetik dago. Haiei eragiten dieten erabakiak hartzen direnean, haien ongizatea beti lehenetsiko dela bermatzen du Haurren eta Nerabeen Euskal Legeak. Gaur, haurrak benetan zaindu eta babestuko dituen gizartea eraikitzeko konpromisoa berresten dugu.
Irisgarritasun unibertsala desgaitasunen bat duten eta ez duten haur guztien erabateko parte-hartzea bermatzen duen eskubidea da. Sareen Saretik oztopo fisiko, komunikatibo eta sozialak ezabatzeko eskatzen dugu, mugarik gabe edozein espazioz goza dezaten.
Casi uno de cada cuatro niños y niñas en Euskadi vive en riesgo de pobreza o exclusión social. Desde Sareen Sarea exigimos una inversión eficiente y medidas concretas, como la prestación universal por crianza hasta los 17 años, para reducir la pobreza infantil. Nadie debería quedarse sin las oportunidades que necesita para crecer en condiciones dignas y seguras.
Haurren eskubideak bermatzea eta babestea gizarte osoaren zeregina da. Konpromiso kolektibo hori islatzen du Haur eta Nerabeen Euskal Legeak. Guztion artean, haurrentzako ingurune segurua eraiki dezakegu.
Haurrek eta nerabeek legezko eskubidea dute beren bizitzan eragina duten erabakietan parte hartzeko. Sareen Sarean eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean, haien ahotsak entzun eta konta daitezen lan egiten dugu.
Haurrek eta nerabeek ingurune seguruak eta errespetuzkoak izan behar dituzte eskolan eta beste edozein espaziotan. Indarkeriaren edo jazarpenaren beldurrik gabe haz daitezkeen espazioak. Prebentzio-neurriak ezartzeko eskatzen dugu, hala nola ongizate-koordinatzaile baten figura, euren garapena eta ongizatea babesteko.
Ongizate emozionala funtsezkoa da haur eta nerabeentzat, bereziki zaurgarritasun-testuinguruetan. Sareen Saretik premiazkotzat jotzen dugu haurren osasun mentaleko politikak ezartzea, prebentzioa eta kalitatezko arreta bermatzeko baliabide nahikoak izango dituztenak, arrisku handieneko egoeretan daudenei lehentasuna emanez.
Mundu-mailako krisiek neurriz kanpoko eragina dute haurtzaroan. Euskadik Lankidetza eta Elkartasun Legearekin duen konpromisoa defendatzen dugu, eta erantzun azkarra eta koordinatua eskatzen dugu haurrak krisi, gatazka edo larrialdi egoeretan babesteko.
Funtsezkoa da ingurune digital seguruak bermatzea haur eta nerabeentzat. Prebentzio eta hezkuntza neurriak eskatzen ditugu, teknologiaz beldurrik gabe eta babes osoz goza dezaten.
Haurtzaroa zaintzea etorkizun on bat eraikitzea da. Haur eta Nerabeen Euskal Legean ezarritako aurrekontu-lehentasunak baliabide nahikoak eta denboran iraunkorrak berma ditzala aldarrikatzen dugu.
Testigantzak: Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko kanpaina 2024
Izaro
“Haurreei eta nerabeei eragiten dieten erabakiak gurekin kontsultatu behar dira, benetan eraginkorrak izan daitezen”
Adei
“Haur eta Nerabeen Euskal Legeak eskubide-subjektu gisa aitortzen gaitu”
Liana
“Ospitalean jolasgune eta entretenitzeko jarduera gehiago behar ditugu, proben emaitzen zain gauden uneetarako ere”
Luis
“Komunikabideek Haur eta Nerabeen Legeari leku handiagoa eman beharko liokete”
Liana
“Ospitalean hobeto sentitzen lagunduko liguketen gauzak galdetzea gustatuko litzaidake”
Noa
“Haur eta Nerabeen Legea ezagutzea, errespetatzea eta defendatzea, mundu hobe baterako lehen urratsa da”