Azaroak 20: Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna

Azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean, haurren eta nerabeen eskubideak babestearen eta sustatzearen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen gaitu.

Indarkeria-ekintza guztiek, fisiko eta psikologikoetatik hasi eta abusu modu sotilagoetaraino, bizitza osoan iraun dezaketen orbainak uzten dituzte. Horiei guztiei aurre egitea eta umeei tratu ona ziurtatzea ez da legezko betebeharra bakarrik, gure gizartearen erantzukizun kolektiboa ere bada.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek berebiziko garrantzia dute haurren babesean. Erakunde horiek adingabeei babesa eta laguntza emateaz gain, komunitatearen sentsibilizazioan eta hezkuntzan ere lan egiten dute, haurrenganako errespetuaren eta tratu onaren kultura sustatuz.

Funtsezkoa da gizarte-sektore guztiak inplikatuko dituzten laguntza-sareak sortzea, familietatik hasi eta hezkuntza-erakundeetaraino zein tokiko agintaritzetaraino. Ahalegin bateratu eta koordinatu baten bidez bakarrik lor dezakegu gure haurrentzat ingurune seguru bat sortzea.

Haurren eta nerabeen parte-hartze aktiboa da haurrak babesteko politika eraginkor baterako gakoetako bat. Haien ahotsak eta esperientziak entzutea funtsezkoa da haien beharrak hobeto ulertzeko eta modu eraginkorragoan babesteko.

Horrek esan nahi du partaidetzarako gune seguruak eskaini behar zaizkiela, askatasunez adierazteko aukera izan dezaten.

Haurren eskubideak babestea gizarte osoaren betebeharra da. Sareen Sareak berretsi egiten du haurren aurkako edozein indarkeria motaren aurka borrokatzeko eta segurtasunean, errespetuan eta duintasunean hazteko moduko ingurunea sustatzeko konpromisoa.

Azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean, haurren eta nerabeen eskubideak babestearen eta sustatzearen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Haurrek indarkeria-mota eta eskubide-urraketa desberdinak jasaten jarraitzen duten mundu honetan, euskal erakunde sozialek tinko jarraitzen dute errealitate kezkagarri horri aurre egiteko eta horren ondorioak prebenitzeko konpromisoan.

Tratu ona haurrentzat

Haurren aurkako indarkeria horiek giza eskubideen urraketa larria izateaz gain, haurren eta nerabeen ongizatean ere eragin sakonak eta iraunkorrak dituzte.  Indarkeria-ekintza guztiek, fisiko eta psikologikoetatik hasi eta abusu modu sotilagoetaraino, bizitza osoan iraun dezaketen orbainak uzten dituzte. Horiei guztiei aurre egitea eta umeei tratu ona ziurtatzea ez da legezko betebeharra bakarrik, gure gizartearen erantzukizun kolektiboa ere bada.

Alde horretatik, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek berebiziko garrantzia dute haurren babesean. Funtsezkoa da eskubideak urratzen direnean prebentzioa, detekzioa eta tratamendua lantzea. Erakunde horiek adingabeei babesa eta laguntza emateaz gain, komunitatearen sentsibilizazioan eta hezkuntzan ere lan egiten dute, haurrenganako errespetuaren eta tratu onaren kultura sustatuz.

Haurrei tratu ona ematea ez da legezko betebeharra bakarrik, gizartearen erantzukizun kolektiboa ere bada.

Erantzukizun kolektiboa

Haurren eskubideen aldeko borrokak ikuspegi komunitarioa eskatzen du. Funtsezkoa da gizarte-sektore guztiak inplikatuko dituzten laguntza-sareak sortzea, familietatik hasi eta hezkuntza-erakundeetaraino zein tokiko agintaritzetaraino. Ahalegin bateratu eta koordinatu baten bidez bakarrik lor dezakegu gure haurrentzat ingurune seguru bat sortzea.

Borroka horrek, gainera, adultozentrismotik urrundu behar du. Izan ere, haurren eta nerabeen parte-hartze aktiboa da haurrak babesteko politika eraginkor baterako gakoetako bat. Haien ahotsak eta esperientziak entzutea funtsezkoa da haien beharrak hobeto ulertzeko eta modu eraginkorragoan babesteko. Horrek esan nahi du partaidetzarako gune seguruak eskaini behar zaizkiela, askatasunez adierazteko aukera izan dezaten, eta beren bizitzetan eragina duten erabakietan eragile aktiboak izango direla bermatzeko.

Funtsezkoa da gizarte-sektore guztiak inplikatuko dituzten laguntza-sareak sortzea.

Haurren eskubideak babestea gizarte osoaren betebeharra da. Sareen Sareak berretsi egiten du haurren aurkako edozein indarkeria motaren aurka borrokatzeko eta segurtasunean, errespetuan eta duintasunean hazteko moduko ingurunea sustatzeko konpromisoa.