Gure sektorean aktiboki lan egiten dugu krisi klimatikoari aurre egiten laguntzen duten proiektuetan

Ekainaren 5a Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da, eta Sareen Sareak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak egungo krisi klimatikoaren eta horren ondorioen aurkako borrokan duen papera azpimarratu nahi ditu.

Lankidetzaren esparruan, adibidez, proiektuak garatu dira Hegoaldeko herrialdeetan, bereziki klima-aldaketari begira.

Euskadiko gizarte-erakundeek ere sentsibilizazio- eta prestakuntza-programak egiten dituzte, bereziki gazteei zuzenduta. Programa horien helburua da klima-aldaketaren erronkei buruz kontzientziatzea, ondorioak arintzeko egin daitezkeen banakako eta taldeko ekintzen berri ematea, eta klimaren aldeko neurriak hartzeko parte-hartze aktiboa sustatzea.

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala energia aldetik eraginkorrak diren eta iturri berriztagarrietatik datozen sistemak erabiltzearen defendatzaile sutsua izan da. B

Gainera, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek garraio publikoaren erabilera hedatua sustatzen dute garraio pribatuaren alternatiba iraunkor gisa, emisio kutsatzaileak murrizteko eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Ingurumena eta bizitza erdigunean jarriko dituen etorkizuna eraikitzeko, ekonomia- eta ekoizpen-eredu alternatibo, jasangarri eta bidezkoagoetara jo behar dugu. Ildo horretan, Hirugarren Sektore Sozialak ekimen jasangarriak sustatu ditu hainbat eremutan, hala nola nekazaritzan, industrian eta zerbitzuen sektorean.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialetik esparru ekonomikoan ekitatea eta iraunkortasuna sustatuko dituzten erregulazioak ezartzearen alde egin dugu. Azkenik, azpimarratu behar dugu euskal erakunde sozialek ekintzailetza jasangarriei laguntzen dietela, ekonomia sozial eta solidarioaren ekimenen bidez.

Ekainaren 5a Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da, eta Sareen Sareak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak egungo krisi klimatikoaren eta horren ondorioen aurkako borrokan duen papera azpimarratu nahi du. Ekintza horiek zuzenean lotuta daude 2030 Agendaren 13. garapen jasangarriaren helburuarekin, klima-aldaketa arintzea, erresilientzia eta klima-aldaketara egokitzeko gaitasuna lantzea baitu helburu. Plangintza estrategikoaren, hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez, eta praktika jasangarrien inplementazioaren bidez, Hirugarren Sektore Sozialak klima-aldaketaren aurkako borrokan duen konpromisoa erakutsi du.

Lankidetzaren esparruan, adibidez, proiektuak garatu dira Hegoaldeko herrialdeetan, bereziki klima-aldaketari begira. Ekimen horien bidez, tokiko komunitateek ingurumen-erronkei aurre egiteko duten gaitasuna indartu nahi da, jardunbide iraunkorrak eta baliabide naturalen kudeaketa egokia sustatuz. Nazioarteko lankidetzaren bidez, aliantzak egin dira eta ezagutzak partekatu dira, klima-aldaketaren ondorioei elkarrekin aurre egiteko.

Euskadiko gizarte-erakundeek ere sentsibilizazio- eta prestakuntza-programak egiten dituzte, bereziki gazteei zuzenduta. Programa horien helburua da klima-aldaketaren erronkei buruz kontzientziatzea, ondorioak arintzeko egin daitezkeen banakako eta taldeko ekintzen berri ematea, eta klimaren aldeko neurriak hartzeko parte-hartze aktiboa sustatzea.

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala energia aldetik eraginkorrak diren eta iturri berriztagarrietatik datozen sistemak erabiltzearen defendatzaile sutsua izan da. Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztearen garrantziaz jabetuta, gizarte-erakundeek aktiboki sustatzen dute teknologia garbiak eta iraunkorrak ezartzea, bai garatzen dituzten proiektuetan, bai beren instalazioetan.

Gainera, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek garraio publikoaren erabilera hedatua sustatzen dute garraio pribatuaren alternatiba iraunkor gisa, emisio kutsatzaileak murrizteko eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko helburuarekin. Barne-politiken eta kontzientziazio-programen bidez, aktiboki sustatu dute garraio publikoaren erabilera kideen eta laguntzaileen artean.

Ekonomia iraunkorra eta ekitatiboa bultzatuz

Ingurumena eta bizitza erdigunean jarriko dituen etorkizuna eraikitzeko, ekonomia- eta ekoizpen-eredu alternatibo, jasangarri eta bidezkoagoetara jo behar dugu. Ildo horretan, Hirugarren Sektore Sozialak ekimen jasangarriak sustatu ditu hainbat eremutan, hala nola nekazaritzan, industrian eta zerbitzuen sektorean. Ingurumena errespetatzen duten nekazaritza-teknikak erabiltzea, hondakinak murriztea eta ekoizpen-prozesuetan energia berriztagarriak erabiltzea sustatu dute. Gainera, gizarte-eragileen arteko lankidetza-sareak sortzea bultzatu dute, ezagutzak eta jardunbide egokiak partekatzeko.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialetik esparru ekonomikoan ekitatea eta iraunkortasuna sustatuko dituzten erregulazioak ezartzearen alde egin dugu. Besteak beste, bidezko merkataritza, lan-baldintza duinen politikak eta produkzioan eta kontsumoan ingurumen-estandarrak ezartzea. Jarduera ekonomikoek muga ekologikoak errespetatzea eta pertsona guztien ongizatean laguntzea dira erregulazio horien helburu nagusiak.

Azkenik, azpimarratu behar dugu euskal erakunde sozialek ekintzailetza jasangarriei laguntzen dietela, ekonomia sozial eta solidarioaren ekimenen bidez. Hirugarren Sektore Sozialean, enpresa sozialak eta kooperatibak sortzea sustatzen dugu, beren negozio-ereduan iraunkortasunaren eta ekitatearen printzipioak integratzeko. Gainera, ekintzailetza horietarako finantzaketa eta baliabideak eskuratzea errazten da, eta, horrela, ekonomia bidezkoagoa eta ingurumena errespetatzen duena indartzen laguntzen da.