Otsailak 20: Justizia Sozialaren Munduko Eguna

Otsailaren 20an, urtero bezala, Justizia Sozialaren Munduko Eguna ospatzen da.

Nazio Batuen Erakundeak ezarritako jardunaldi honek mundu bidezkoago bat nola eraiki dezakegun hausnartzera gonbidatzen gaitu.

Sareen Saretik Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren konpromisoa aldarrikatu nahi dugu lan zail baina berebiziko horretan, alegia, balantza gizarte justuago eta solidarioago baterantz berrorekatzeko lanean.

Asmo handiko helburu hori lortzeko, garapen jasangarrian oinarritutako ekonomia, gizartea eta ingurumena ezartzea beharrezkoa da.

Azken batean, pertsona guztiei bidezko aukerak eskaintzen dizkieten ereduak behar ditugu, desberdintasunak murriztuz eta pobrezia benetan ezabatuz.

Ekonomia sozial eta solidarioaren bidez gizarte bidezkoago bat eraiki nahi da, kalitatezko enpleguak sortuz eta elkartasunaren eta justizia sozialaren balioekin bat datozen kontsumo-eredu kritikoak bultzatuz.

Gure printzipioak

Sareen Sarean gizarte inklusiboa eta solidarioa sustatzen dugu, gure ahaleginak pertsona ahulenen eskubideak defendatzera eta ongizate kolektiboa bermatzera bideratuz.

Gure erakundearen parte diren sare eta erakundeek justizia sozial hori lortzeko lan egiten dute, inklusioa, elkartasuna, lankidetza, aniztasuna eta pertsonak erdigunean jarriko dituen ekonomia sustatuz.

Otsailaren 20an, urtero bezala, Justizia Sozialaren Munduko Eguna ospatzen da. Nazio Batuen Erakundeak ezarritako jardunaldi honek mundu bidezkoago bat nola eraiki dezakegun hausnartzera gonbidatzen gaitu. Sareen Saretik Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren konpromisoa aldarrikatu nahi dugu lan zail baina berebiziko horretan, alegia, balantza gizarte justuago eta solidarioago baterantz berrorekatzeko lanean.

Asmo handiko helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da gizarte-justiziara bideratutako politika publikoak sustatzea eremu guztietan. Garapen jasangarriaren dimentsio ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa bilduko dituen ikuspegi integrala ezartzea beharrezkoa da. Horretarako, gizarteko sektore guztien parte-hartze aktiboaren garrantzia nabarmentzen dugu, Hirugarren Sektore Soziala barne.

Justizia sozialak, funtsean, lotura estua du lan duinaren kontzeptuarekin, pobrezia desagerraraztearekin eta ingurumen-iraunkortasunarekin. Bizi garen garaiko erronka kritiko horiek konpontzeko eredu ekonomiko justuak eta gizarte inklusiboak behar dira. Azken batean, pertsona guztiei bidezko aukerak eskaintzen dizkieten ereduak, desberdintasunak murriztuz eta pobrezia benetan ezabatuz.

Bizitzaren iraunkortasuna

Giza beharrizanei erantzuteko eta bizitza duina ziurtatzeko, funtsezkoa da iraunkortasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa ahalbidetuko duten eredu ekonomikoak eta sozialak ezartzea. Horrek justizia sozialari laguntzen dio, pertsonen eta planetaren zerbitzura dagoen ekonomia sustatzen baitu, aberastasuna modu jasangarrian eta bidezkoan sortuz eta banatuz. Izan ere, beharrezkoa da aberastasuna zer den osoki berriz aztertzea (elementu materialak, sozialak, kulturalak eta naturalak txertatuz) gizartearen beharrak epe luzera asetzeko. Zentzu horretan, ekonomia sozial eta solidarioaren bidez gizarte bidezkoago bat eraiki nahi da, kalitatezko enpleguak sortuz eta elkartasunaren eta justizia sozialaren balioekin bat datozen kontsumo-eredu kritikoak bultzatuz.

Gure printzipioak

Sareen Sarean gizarte inklusiboa eta solidarioa sustatzen dugu, gure ahaleginak pertsona ahulenen eskubideak defendatzera eta ongizate kolektiboa bermatzera bideratuz. Gure erakundearen parte diren sare eta erakundeek justizia sozial hori lortzeko lan egiten dute, inklusioa, elkartasuna, lankidetza, aniztasuna eta pertsonak erdigunean jarriko dituen ekonomia sustatuz.