ParticipaTIC 2024 ikerlanaren ondorioak

Lanean ari gara

albiste hau irakurketa errazan idazteko.

Barkatu eragozpenak.

Azaroan Ferrer i Guàrdia Fundazioak antolatutako “Desberdintasunak deskonektatzen (Desconectando desigualdades)” jardunaldia ospatu zen Bartzelonan. Ekitaldian, adituak, erakundeak eta gizarte-arloko profesionalak bildu ziren, desberdintasun soziodigitalak eta eskubide digitalen inguruko hausnarketa egiteko. Jardunaldian zehar, bi ikerketa nagusiren emaitzak aurkeztu ziren: Espainiako genero eten digitalaren inguruko azterlana eta ParticipaTIC 2024 txostena, haurtzaro, nerabezaro eta gazteriaren eskubide digitalen egoera aztertzen duena, bereziki kalteberatasun egoeran dauden kolektiboetan.

ParticipaTIC ikerlanaren ondorio nagusiak

ParticipaTIC 2024 ikerketak, zeinetan Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek parte hartu duten, argi erakusten du gizarte desberdinkeriak   errepikatzeaz gain, areagotu egiten direla ingurune digitalean, sarbide eta parte-hartze aukerak mugatuz. Aurkikuntza nagusien artean, honako hauek nabarmendu daitezke:

  • Sarbide arrakalaren iraunkortasuna, bereziki ordenagailu bezalako gailuetan eta familien etxeetako konektibitatean.
  • Eskuragarritasun arazoak, desgaitasuna duten pertsonengan bereziki eragiten dutenak, egoera sozioekonomiko ahularekin batera daudenean, konponbide teknologiko egokituen kostu altuaren ondorioz.
  • Gorroto-diskurtsoek ingurune digitalean duten eragina, kolektibo kalteberenak espazio digitaletatik kanporatuz eta haien parte-hartzea zailtzen dutela.
  • Laguntza digitalaren garrantzia Hezkuntza komunitateak rol erabakigarria betetzen duen arren, sarbide eta gaitasun digital eza oztopo nagusiak dira oraindik.

Txostenak, halaber, ingurune digitalak aukera baliotsuak eskain ditzakeela nabarmentzen du, hala nola antzekoen arteko komunitateak sortzeko edo sozializazio bide berrietarako sarbidea ahalbidetzeko, batez ere migrante gazteentzat edo LGTBIQ+ kolektiboarentzat.

Ekitaldiaren eta azterlanaren informazio gehiago nahi izanez gero, sartu jardunaldiaren kronikan.

Bideoa: ParticipaTIC 2024 ikerlanaren ondorioak