Hirugarren gizarte-sektoreko sareek lehendakariari beraien kezkak eta egungo erronkak adierazi zizkieten

Hizketa Zibileko Mahaiak saio berezia izan du. Iñigo Urkullu lehendakaria izan da bileran.
Hizketa Zibileko Mahaia Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreak parte hartzen duen elkarterik garrantzitsuena da. Mahai honek Eusko Jaurlaritza eta hirugarren gizarte-sektoreko erakunde euskaldunak biltzen ditu. 14 sare daude ordezkatuta.

  • Euskadi garatzeko GKE koordinatzailea
  • Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako pentsiodunen eta jubilatuen Lurraldeko Elkarteen Federazioa
  • Zaharren egoitzen eta adineko pertsonen harrera zerbitzuen euskal erakundea – esparru solidarioa
  • Urritasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Koordinakundearen Konfederazioa
  • Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Euskadiko Erakundeen Federazioa
  • Buru gaixotasuna duten persona eta senide elkarteen Euskadiko federazioa
  • Nazioarteko Itsuen Erakundea
  • Urritasuna duten Pertsonen Euskal Enplegu Webgunea
  • Etorkinei laguntza emateko Euskadiko GKE Koordinakundea
  • Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea
  • Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea
  • Pobrezia eta bazterketaren aurkako europar sarea Euskadin
  • Kide Ugariko Familien Ekarteetako Euskadiko Federazioa
  • Euskadiko gizarte ekimeneko eta esku hartzeko entitateen elkartea

Hauek guztiek egungo krisiaren inguruko erronka eta kezkak azaldu zizkioten Lehendakariari. Etxebizitza, enplegua, hezkuntza, osasuna eta justiziaren inguruko elkarrizketa eta akordioak eskatu zizkioten. Pertsona guztientzako ongizatea lortzea da beraien helburua.

Gobernuari hirugarren gizarte-sektorea indartzea eta iniziatiba soziala sustatzea ere eskatu zioten.

Lehendakariak sareen iradokizunak jaso zituen eta izpiritu kritikoa izatera eta pertsonen ongizatea hobetzen laguntzera animatu zituen.

Hizketa Zibileko Mahaiak ordezkatzen dituen Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreko hamalau elkarteek duela gutxi beraien kezka eta erronkak adierazi zizkieten Iñigo Urkullu Lehendakariari; krisi garai honetan bakoitzak bere esparrutik elkarlanean gizarte justuago, elkartuago eta parekideago bat eraikitzeko.

Gobernuko liderrarekin egindako bilera Hizketa Zibileko Mahaiaren saio berezi bat izan zen. Mahai hau Hirugarren Gizarte-sektorearen aholkularitzarako eta parte hartzeko organu nagusiena da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Mahaiaren presidenteak, Gonzalo Rodríguez Aguirregoitiak, Urkullu Lehendakariari eskerrak eman zizkion lehen aldiz foro horretan parte hartzeagatik, batez ere, Hirugarren Gizarte-sektorearen Legea legebiltzarrean bideratzen ari direnez, euskal gizarte-sektorearentzat une bereziak direlako. Legearen helburua proiektuari izaera juridikoa ematea eta proiektua bera bultzatzea dira, horrekin batera, gizartearen ongizatea eta, batez ere, pertsona ahulena ezagutara emateko.

Rodríguez Aguirregoitiak zerbitzu sozial eta enpleguaren sustapenetik harago, esku-hartze sozialari, etxebizitzari, hezkuntzari, osasungintzari eta justiziari buruzko elkarrizketak izatea eskatu zuen.

Hirugarren Gizarte-sektoreko ordezkariak gehitu zuenez, lotura hori zerbitzu sozialetatik harago zabaltzen da, “beste zenbait esparruen elkargunera eta esku-hartze sozialeko etxebizitza, enplegu, hezkuntza, osasungintza eta justiziara”.

Hizketa Zibileko Mahaiko presidenteak bere nahia azaldu zuen: bai etorkizuneko TSSren Legeak bai Gobernuaren eginbeharrek “Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorea eta bere sare eta erakundeak lagundu ditzatela, iniziatiba soziala bultzatzen duten eta berau indartzen, sostengatzen eta ekonomikoki egonkortzen duten tresna eta politikak sortuz”.

Iñigo Urkullu, Enplegu eta Gizarte-politika Departamentuko agintariez lagundurik, Angel Toña besteak beste, Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreak luzatutako gaiak bildu eta gainbegiratu zituen. Hala, “kritikoki kolaboratzera, baino kolaboratzera” gonbidatu zituen: “Bizi kalitatea, justizia soziala eta inklusio soziala hobetu nahi ditugu. Gizarteak parte hartu behar du, kultura demokratikoaren parte da eta guztion artean landu behar dugu”.