Elkarrekin garena, batera egiten duguna

Urtero, maiatzaren 12an, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna da. Hori ospatzeko, maiatzaren 6an, gure sektorearentzat mugarri izan zen 6/2016 Legea indarrean sartu zela gogoratzeko ekitaldi bat antolatuko dugu. “Elkarrekin garena, batera egiten duguna” leloarekin, gure sektoreak politika publikoen diseinuan, betearazpenean eta ebaluazioan duen funtsezko zeregina aldarrikatu nahi dugu. Horregatik, aurten, Euskadi berdinzaleago eta demokratikoago baten eraikuntza bultzatuko duen lankidetzako gobernantzan aurrera egiteko beharrean jartzen dugu arreta.

Egun horretan, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala bezalako funtsezko aktibo sozial hori osatzen duten milaka pertsonen lana ikusarazi nahi dugu. Ekitaldia maiatzaren 6an, asteartea, egingo da, 12:30ean, Vitoria-Gasteizko Artium Museoko auditorioan.

Ekitaldian Lehendakariak parte hartuko du eta Sareen Saria emango dugu. Sari honen bidez, Euskadi solidarioagoa eta inklusiboagoa eraikitzen lagundu duten konpromiso eta lana duten pertsonen ibilbidea aitortzen dugu. Aurten Erroak-Sartu Taldeko Concha Clavero Molinari emango diogu. Sareen Sarearen Zuzendaritza Batzordeak Conchar Claverori saria ematea erabaki du, bere ibilbide luzeagatik eta gizarteratzearekin eta laneratzearekin, genero-berdintasunarekin eta gizarte-erakundeen eta administrazio publikoen arteko elkarlaneko gobernantzarekin duen konpromisoagatik.

Gainera, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareek landu dituzten gakoak partekatuko dira ekitaldian, kalitatezko eta demokratikoagoa den lankidetzako gobernantza lortzeko mantra gisa aurkeztu direnak.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago

IZENA EMATEKO FORMULARIOA