Sareen Sarea gizarte-ituna arautzen duen dekretuaren aurrean
Sareen Saretik irmoki defendatzen dugu pertsonen ongizatea lehenesten duen gizarte-itunaren eredua, eta ez gizarte-zerbitzuen merkantilizazioa. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman itun sozialaren araubidea eta hitzarmenak arautzen dituen Dekretua onartu eta ia urtebetera, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialetik egiten dugun apustuarekin bateragarria ez dela azpimarratzen jarraitzen dugu.
Gure ustez, gizarte-zerbitzuak ondasun publikoa dira, funtsezkoak gizarte-kohesioa eta pertsonen eskubideak bermatzeko. Pertsonak zaintzea izan behar da politika publikoen eta gizarte-zerbitzuen ardatz nagusia, kalitatearen aldeko apustua eginez eta elkartasunaren, unibertsaltasunaren eta ekitatearen printzipioei erantzunez. Guztientzako sistema bat (unibertsaltasun-printzipioa), arreta pertsona, familia eta komunitate bakoitzaren beharretara egokituz (elkartasun-printzipioa), dauden baliabideak aprobetxatuz (eraginkortasun-printzipioa) eta arreta-eredu komunitarioari lotutako kalitate-parametroekin.
Pertsonak zaintzea izan behar da politika publikoen eta gizarte-zerbitzuen ardatz nagusia, kalitatearen aldeko apustua eginez eta elkartasunaren, unibertsaltasunaren eta ekitatearen printzipioei erantzunez.
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak ibilbide luzea egin du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren (GZES) eraketan, eta erakutsi du funtsezko eragilea dela pertsonak erdigunean jartzen dituen sistema bat eraikitzeko. Ikuspegi horretatik, GZESak leialki erantzun behar diola sistema publiko, komunitario, unibertsal eta kalitatezko bati. Horretarako, ezinbestekoa da politika publikoen diseinuan, betearazpenean eta ebaluazioan zainketak zaintzen eta jasotzen dituztenen parte-hartzea bultzatzea, politika horiek ordezkatzen dituzten hirugarren sektore sozialeko erakundeen bitartez eta elkarrizketa zibilaren edo harekin artikulatutako parte-hartze zuzeneko prozesuen bidez.
Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala funtsezko eragilea da pertsonak erdigunean jartzen dituen sistema baten eraikuntzan.
Beste autonomia-erkidego batzuetan egin den bezala, EHSSko erakundeek pertsonei arreta emateko erantzukizun publikoko zerbitzuen hornidurari emandako esperientzia eta balio erantsia aitortzeko gai diren lankidetza publiko-soziala formalizatzeko tresnak izatea guztiz beharrezkoa da, interes orokorreko gizarte-zerbitzuek eta arreta-eredu komunitarioak izan behar dituzten ezaugarriak kontuan hartuta.
Kezkagarria da merkatu-logika batera irekitzeak, non errentagarritasun ekonomikoa eta mozkinen maximizazioa lehenesten diren komunitateari zerbitzu ematearen, gizarte-ongizatea bermatzearen eta eskubide sozialak defendatu eta babestearen gainetik.
Gizarte-zerbitzuak ezin dira negozio gisa ulertu, hori argi dugu Sareen Sarean. Horregatik, lanean jarraituko dugu Euskadin benetako kontzertu-erregimen sozial bat izan dezagun, Europatik hitzartutako ekintzak sorrarazten duen elkartasun eta efizientzia ekonomikoaren printzipioari ahalik eta ondoen erantzungo diona; hirugarren sektore sozialeko erakundeek ematen dituzten gizarte-zerbitzuei segurtasun juridikoa emango diona; eta baliabideak modu zuzen eta eraginkorrean erabiliko direla bermatuko duena, azken helburua ahaztu gabe: komunitatearen ongizatea.