SAREEN SAREAK LANKIDETZA ESKAINI DIO JAURLARITZARI UKRAINAKO KRISI HUMANITARIOAREN ONDORIOEI AURRE EGITEKO
Osasun-larrialdian gertatu zen bezala, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Euskal Administrazio Publikoaren esku jarri da, lagungarri izan daitekeen guztirako
Lehendakariari eta Beatriz Artolazabal sailburuari zuzendutako bi gutunetan, gatazka belikoaren ondoriozko behar sozial guztietan elkarrekin lan egiten jarraitzeko aukera eskaini diegu.EHSSko ERAKUNDEEN GUZTIZKO BALIOA-BALIO ERANTSIARI BURUZKO IKERLANAREN TXOSTENA AURKEZTU DUGU
Dokumentua online jardunaldi batean aurkeztu da eta bertan Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko hainbat erakundek parte hartu dute
Sektoreko erakunde bakoitzak gizarteari egiten dion ekarpen soziala ezagutu, ikusarazi eta handitzeko helburua duen proiektuaren ondorioak aurkezten ditu txostenak.BIZKAIKO ERAKUNDE SOZIALETARAKO BOLUNTARIOTZA PRO-BONOAREN DEIALDI BERRIA
Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik
Bizkaiko erakunde sozialei aholkularitza ematea da programaren helburu nagusia, kudeaketari lotutako zailtasunei eta erronkei aurre egiteko. Deialdi berri honen saioak martxoaren 15etik apirilaren 5era bitartean egingo dira.Enpresen eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren arteko lankidetza
Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak antolatutako mintegia
Joan den urtarrilaren 28an, Hirugarren Sektorearen Euskal Behatokiak online mintegi bat antolatu zuen. Mintegi horretan, besteak beste, enpresen eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde eta sareen arteko lankidetzari buruzko gogoeta egin zen.Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiaren 2021-2024 Legegintzaldiko Plana formalki onartu da
EEZMren azken urteko batzarraldiak formalki onartu zuen Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiaren (EHSSSE) 2021-2024 Legegintzaldiko Plana.
SAREEN SAREAK “SAREEN SARIA 2022” HAUTAGAIAK JASOTZEKO PROZESUA IREKI DU.
2021eko abenduaren 1etik 2022ko otsailaren 28ra arte 2022ko Sareen Sarirako hautagaitzak bidaltzeko epea zabalik dago. Sari honen helburua Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzen lagundu duten pertsonen lana publikoki aitortzea da.