Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak planetaren eta pertsonen aldeko itun sozial zabal baten beharra aldarrikatu du

Sareen Sareak 2030 Agenda Euskadi Foroaren (Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroa) laugarren osoko bilkuran parte hartu du, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan den saioan, Arabako Teknologia Parkean, Miñaon.

Foro hori 2030 Agendaren gobernantza partekatuaren organoa da euskal erakundeen eta gizarte-eragileen artean.

Sareen Sareak parte hartu du saioan, eta Soraia Chaconek, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareen sareko presidenteordeak, adierazi du “premiazkoa dela oinarri etikoko kontratu sozial berri bat egitea, balio eta printzipio partekatuekin, planetak aurre egin behar dion egungo zailtasun-testuingurua gainditzeko”.

Planetaren eta pertsonen aldeko itun sozial zabal baten premia larriaren aurrean, Chaconek gogorarazi du “gizarte oparoenak integratuenak eta kohesionatuenak” direla.

Zentzu horretan, Sareen Sareak azpimarratu du Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) konpromiso sozialak duen garrantziaz gain, “gobernantzarako eta parte-hartze sozial aktiborako kanal guztiak bultzatzea ere garrantzitsua dela: gure gizartea bizitzaren aldeko itun handi horren partaide egiteko”.

Now 2030 proposamena

Bileraren amaieran, Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadi 2030 Agenda Foroaren Lehendakaritzaren laugarren adierazpena aurkeztu du. Horren baitan, Now 2030 proposamena aurkeztu da, eta proposamen hori Lehendakariak Nazio Batuetako idazkariorde nagusi Amina Mohammedi igorriko dio datozen egunetan.

Now, 2030ek instituzio eta erakundeentzat Konpromiso Zehatzen Adierazpen bat prestatzea eta aurkeztea proposatzen du, atzerapenik ez dagoela onartzeko. “GJHekiko konpromisoa orain da edo ez da izango. 2030 orain da”, adierazi du Lehendakariak.

Sareen Sareak 2030 Agenda Euskadi Foroaren (Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroa) laugarren osoko bilkuran parte hartu du, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan den saioan, Arabako Teknologia Parkean, Miñaon. Foro hori 2030 Agendaren gobernantza partekatuaren organoa da euskal erakundeen eta gizarte-eragileen artean.

Osoko bilkura horretan, beste gai batzuen artean, 2022ko Memoria eta 2023rako Kudeaketa Plana onartu dira. Sareen Sareak parte hartu du saioan, eta Soraia Chaconek, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareen sareko presidenteordeak, adierazi du “premiazkoa dela oinarri etikoko kontratu sozial berri bat egitea, balio eta printzipio partekatuekin, planetak aurre egin behar dion egungo zailtasun-testuingurua gainditzeko”. Planetaren eta pertsonen aldeko itun sozial zabal baten premia larriaren aurrean, Chaconek gogorarazi du “gizarte oparoenak integratuenak eta kohesionatuenak” direla.

Zentzu horretan, Sareen Sareak azpimarratu du Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) konpromiso sozialak duen garrantziaz gain, “gobernantzarako eta parte-hartze sozial aktiborako kanal guztiak bultzatzea ere garrantzitsua dela: gure gizartea bizitzaren aldeko itun handi horren partaide egiteko”. Gainera, Soraia Chaconek neurriak eskatu ditu “erabaki politiko koherenteak maila guztietan bermatzeko: tokiko politiketatik nazioarteko esparuraino”. Horretarako, politiken koherentziarako mekanismo espezifiko bat ezartzea proposatu du Sareen Sareak, “Gobernuaren maila goreneko kudeaketaren zerbitzura egongo den tresna-operatiboa, gardena izango dena eta kontuak emango dituena”.

Now 2030 proposamena

Bileraren amaieran, Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadi 2030 Agenda Foroaren Lehendakaritzaren laugarren adierazpena aurkeztu du. Horren baitan, Now 2030 proposamena aurkeztu da, eta proposamen hori Lehendakariak Nazio Batuetako idazkariorde nagusi Amina Mohammedi igorriko dio datozen egunetan. Proposamen hori Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyeni, Europako Kontseiluko presidente Charles Micheli, Europako Parlamentuko presidente Roberta Metsolari eta ELGAko idazkari nagusi Mathias Cormanni ere bidaliko zaie.

Now, 2030ek instituzio eta erakundeentzat Konpromiso Zehatzen Adierazpen bat prestatzea eta aurkeztea proposatzen du, atzerapenik ez dagoela onartzeko. “GJHekiko konpromisoa orain da edo ez da izango. 2030 orain da”, adierazi du Lehendakariak.