ESTIMU- ETA AITORTZA-ADIERAZPEN UGARI IÑIGO VIDAURRAZAGARI
Euskadiko hirugarren sektoreko sare guztiek emango diote azken agurra gaur Iñigo Vidaurrazaga adiskide, lagun eta Sareen Sareko presidenteordeari, gazte-gaztea zenetik eskaini baitzion bizitza, buru-belarri eskaini ere, sektore sozialari: haren konpromiso eta emate izugarriaren uzta diren lorratzak eta legatuak luzaroan iraungo dute gurekin.


