Euskadiko hirugarren gizarte sektoreko sareen sareak balorazio positiboa egin dio bere esku-hartze esparrua zehaztu, arautu eta babesteari, eta lege tramitazioaren izaera parte-hartzailea txalotu du

Sareen Sareak, positiboki baloratu du Eusko Legebiltzarrak Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreari buruzko Legea onartu izana. Uste du azken urteotan sektoreak egindako aldarrikapen sendoari erantzunez hartu duela erabaki hori, sektorea aitortu, arautu eta babestuko duen arau bat egon dadin.

Arau berriak juridikoki definitzen du Euskadiko hirugarren gizarte sektorea, baita horren ezaugarri, printzipio eta betebeharrak ere. Hala, nabarmentzen du, legeari esker, gizarte esku-hartzearen esparruan elkarrizketa-espazioak ezarri eta finkatu egingo direla herri administrazioekin eta bestelako gizarte eragileekin.

Era berean, Sareen Sareak azaldu du arauak hirugarren sektorearen garapenari mesede egingo diola, besteak beste, ehundura soziala, gizarte parte-hartzea eta euskal gizartean antolatutako elkartasuna sendotuko dituen sustapen-estrategia bat ezarriz.

Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen Behatokiaren sorkuntza ere aipatzen du eta, haren hitzetan, oso baliabide garrantzitsua izango da sektoreko erakunde eta sareen egoera zein bilakaera ikertu eta aztertzeko.

Sareen sareak uste du hirugarren gizarte sektorea funtsezko aktiboa dela euskal gizartean, gizarte bidezko, parekide, solidario, kohesionatu, parte-hartzaile eta demokratiko gisa finkatzeko eta beharrizan sozialei modu egokiagoan erantzuteko. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da sektoreen arteko lankidetza eta kolaboraziotik abiatzea eta kolektibo hartzaileen parte-hartzeaz baliatzea.

Halaber, uste du Legeak aitortu egiten dituela gizarte ekimeneko zein irabazi asmorik gabeko erakundeen ekarpen historikoa eta egungo ekarpena.

Sareen Sarea pozik da Legea osatzean sintonia ona egon delako eta legebiltzarreko taldeak tramitazio-prozesuan proposamenak entzuteko eta eztabaidatzeko prest agertu direlako.

Sareen Sareak, hirugarren gizarte sektoreko sareen sareak, positiboki baloratu du Eusko Legebiltzarrak Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreari buruzko Legea onartu izana (adostasun handiarekin). Uste du azken urteotan sektoreak egindako aldarrikapen sendoari erantzunez hartu duela erabaki hori, sektorea aitortu, arautu eta babestuko duen arau bat egon dadin.

Erakunde honek, era berean, azpimarratu du arau berriak juridikoki definitzen duela Euskadiko hirugarren gizarte sektorea, baita horren ezaugarri, printzipio eta betebeharrak ere. Hala, nabarmentzen du, legeari esker, gizarte esku-hartzearen esparruan elkarrizketa-espazioak ezarri eta finkatu egingo direla herri administrazioekin eta bestelako gizarte eragileekin, bai arau-prozesuetan parte-hartze aktiboa sustatzeko, bai gizarte politika publikoak diseinatu, betearazi eta ebaluatzeko.

Era berean, Sareen Sareak azaldu du formak hirugarren sektorearen garapenari mesede egingo diola, besteak beste, ehundura soziala, gizarte parte-hartzea eta euskal gizartean antolatutako elkartasuna sendotuko dituen sustapen-estrategia bat ezarriz. Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen Behatokiaren sorkuntza ere aipatzen du eta, haren hitzetan, oso baliabide garrantzitsua izango da sektoreko erakunde eta sareen egoera zein bilakaera ikertu eta aztertzeko.

Hirugarren Sektorearen ekarpena

Sareen sareak uste du hirugarren gizarte sektorea funtsezko aktiboa dela euskal gizartean, gizarte bidezko, parekide, solidario, kohesionatu, parte-hartzaile eta demokratiko gisa finkatzeko eta beharrizan sozialei modu egokiagoan erantzuteko. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da sektoreen arteko lankidetza eta kolaboraziotik abiatzea eta kolektibo hartzaileen parte-hartzeaz baliatzea.

Halaber, uste du Legeak aitortu egiten dituela gizarte ekimeneko zein irabazi asmorik gabeko erakundeen ekarpen historikoa eta egungo ekarpena. Era berean, (sarritan beharrizan egoeran dauden kolektiboek eurek osatzen duten) herri-ekimen izaeraren garrantzia azpimarratzen du, eta interes orokorraren defentsa sustatzen du beste interes batzuen gainetik, baita esku-hartze sozialeko jarduerak ere, gizarteratzea eta eskubide guztien egikaritzea sustatze aldera.

Sareen Sarea pozik da Legea osatzean sintonia ona egon delako eta legebiltzarreko taldeak tramitazio-prozesuan proposamenak entzuteko eta eztabaidatzeko prest agertu direlako.