Eusko Jaurlaritzaren eta Sareen Sarearen arteko lan-harremanak sendotzeko bilera

Lanean ari gara

albiste hau irakurketa errazan idazteko.

Barkatu eragozpenak.

Abenduaren 11n Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren bisita jaso dugu, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren arteko lankidetza-lanean aurrera egiteko bilera garrantzitsu batean.

Bileran Ana Belén Otero Ongizateko sailburuorde berria eta Itziar de la Peña Hirugarren Sektore Soziala eta Gizarte Ekintza Sustatzeko zuzendari berria ezagutzeko aukera izan dugu. Sareen Sarearen izenean, Soraia Chacon, presidentea; Pablo Moratalla, presidenteordea, eta Elena Blanco, koordinazio arlokoa, izan dira.

Bileraren helburua XIII. legegintzaldiaren hasieran sortutako kargu berriak aurkeztea eta Sareen Sarearen eta Sail berriaren arteko lan-harremanak hastea izan da. Sareen Saretik eskertu egin dugu Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Zuzendaritza berria sortu izana, “urrats garrantzitsua baita Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren aitortza instituzionalean”. Gainera, Sareen Sarea eta bere ibilbidea sailburuorde eta zuzendari berriei aurkezteko aukera izan dugu, Hirugarren Sektore Sozialak gizarte bidezkoago eta inklusiboago baten eraikuntzan duen zeregina azpimarratuz.

Lehen bilera horren ondoren, hurrengo hitzorduak prestatu behar dira gai zehatzei heltzeko eta funtsezko gaietan modu egituratuan lan egiteko, hala nola Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiaren hedapenean, elkarrizketa zibilaren sustapenean eta EHSSren indartzean.