Bilbon izan da ekainaren 11 eta 13 artean Europako tokiko eta eskualdeko gobernuen elkarteak (CMRE) antolatutako Konferentzia.

Konferentzia hau berdintasunari, aniztasunari eta bazterketari buruzkoa izan da.

Elkarteak Europako 40 herrialdetako 60 elkarteren bidez federatutako 130.000 udalerri, hiri eta eskualde baino gehiago biltzen ditu, eta horien artean dago Euskal Udalerrien Elkartea (EUDEL).

Konferentziaren helburua esperientziak ezagutzea eta trukatzea da.

Berdintasunaren, aniztasunaren eta gizarteratzearen sektoreetan lan egiten duten tokiko gobernuetako langile eta ordezkari hautetsiek, adituek, gizarte zibileko erakundeetako eta nazioarteko sareetako ordezkariek hartu dute parte.

Sareen Sareko presidenteak, Pablo Gonzálezek, Holandako Tilburg hiriko eta Osloko udal-ordezkariekin saioa partekatu du gaur.

Honako gai honekin: Tokiko aliantzak lan-merkatuan inklusio handiagoa izateko.

Gonzálezek balioa eman dio esku-hartze sozialaren eremuan sektore publikoaren eta ekimen sozialaren arteko nahitaezko lankidetzari.

Sareen Sareko presidenteak Euskadiko hirugarren sektore sozialeko, gizarteratze-enpresen eta enplegu-zentro berezien datuak eta Euskadiko gizarte-zerbitzuen egoerari buruzko bosgarren txosteneko datuak azaldu ditu.

Norvegiako hiriburuko ordezkariak, bere hitzaldian, udalaren eta gizarte zibilaren arteko lankidetza aipatu du errefuxiatuen finkapenerako, hezkuntzarako eta enplegurako.

Aldiz, Holandakoak, berrikuntza soziala aipatu du aldaketa sozialen aurrean erabili beharreko tresna den heinean.

Bilbon izan da ekainaren 11 eta 13 artean Europako tokiko eta eskualdeko gobernuen elkarteak (CMRE) antolatutako Berdintasunari, aniztasunari eta bazterketari buruzko Konferentzia.

Elkarteak Europako 40 herrialdetako 60 elkarteren bidez federatutako 130.000 udalerri, hiri eta eskualde baino gehiago biltzen ditu, eta horien artean dago Euskal Udalerrien Elkartea (EUDEL).

Konferentziaren helburua esperientziak ezagutzea eta trukatzea da, komunitate integratzaileak nola egin jakiteko, herritarren potentziala ahalik eta gehien aprobetxatzen dutenak tokian-tokian eta herritarren parte-hartzearekin.

Berdintasunaren, aniztasunaren eta gizarteratzearen sektoreetan lan egiten duten tokiko eta eskualdeko gobernuetako langile eta ordezkari hautetsiek, adituek, gizarte zibileko erakundeetako eta nazioarteko sareetako ordezkariek hartu dute parte.

Sareen Sareko presidenteak, Pablo Gonzálezek, Holandako Tilburg hiriko eta Osloko udal-ordezkariekin saioa partekatu du gaur, honako gai honekin: Tokiko aliantzak lan-merkatuan inklusio handiagoa izateko. Gonzálezek balioa eman dio esku-hartze sozialaren eremuan sektore publikoaren eta ekimen sozialaren arteko nahitaezko lankidetzari, baita gizarteratzeko eta lan-munduratzeko politiken arloan ere.

Sareen Sareko presidenteak azaldu duenez, “Esku-hartze sozialaren eta interes orokorreko zerbitzuak eskaintzearen inguruan espazio ekonomiko garrantzitsua dago, herritarren parte-hartze solidario eta antolatua artikulatzearekin batera”, eta besteak beste, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko, gizarteratze-enpresen eta enplegu-zentro berezien datuak eta Euskadiko gizarte-zerbitzuen egoerari buruzko bosgarren txosteneko datuak azaldu ditu.

Norvegiako hiriburuko ordezkariak, bere hitzaldian, udalaren eta gizarte zibilaren arteko lankidetza aipatu du errefuxiatuen finkapenerako, hezkuntzarako eta enplegurako. Aldiz, Holandakoak, berrikuntza soziala aipatu du aldaketa sozialen aurrean erabili beharreko tresna den heinean.