Sareen Sareak eta Taulak hitzarmen bat sinatu dute

Kataluniako Hirugarren Sektore Sozialeko erakundea, Taulak, eta SAREEN SAREAk pertsonei arreta emateko eredu berriak garatzeko lankidetza-akordioa sinatu dute. Arreta hori komunitarioagoa izango da eta pertsonetan oinarrituta egongo da.

Taula eta SAREEN SAREA pertsonan oinarrituta dagoen komunitateko arreta-eredu berrien garapena bultzatzera zuzenduta dauden ekimenak garatzen dituzte beren lurraldeetan.

SAREEN SAREAk eta Taulak hainbat hartu-eman izan dute azken hilabeteotan erakunde bakoitzak garatutako proiektuak bateratzeko asmoz.

Sinatutako akordioak honako hauek biltzen ditu: elkarlanean aritzea bakoitzak bere lurralde eremuan proiektuak bultzatzeko, informazioa partekatzea eta alderdi jakin batzuetan lankidetzan aritzeko oinarriak finkatzea: nazio mailan eta nazioartean jardunbide egokiak identifikatzea, arreta-eredu berriak zehaztea, proiektuak kudeatzea eta ezartzea eta finantzatzeko Europako funtsak eta baliabideak bilatzea.

Hitzarmena Taulak Euskadira egindako bisitan sinatu da.

Kataluniako Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen Taulako presidenteak, Francina Alsinak, eta SAREEN SAREko presidenteak, Pablo Gonzálezek, pertsonei arreta emateko eredu berriak garatzeko lankidetza-akordioa sinatu dute. Arreta hori komunitarioagoa izango da eta pertsonetan oinarrituta egongo da.

Taula eta SAREEN SAREA pertsonan oinarrituta dagoen komunitateko arreta-eredu berrien garapena bultzatzera zuzenduta dauden ekimenak garatzen ari dira beren lurraldeetan.

Zehatzago esanda, Taula ari da Katalunia mailan herrialdeko proiektu globala garatzen XXI. mendeko pertsonei zuzendutako arreta-zerbitzuak eratzeko. Copèrnic da proiektuaren izena.

Bestalde, SAREEN SAREA, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan arreta emateko eredu komunitarioa sendotzeko eta bultzatzeko lanean barneratuta dago. Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Bultzatzeko Estrategiari dagokionez, 7. jarduera da.

SAREEN SAREAk eta Taulak hainbat hartu-eman izan dute azken hilabeteotan erakunde bakoitzak garatutako proiektuak bateratzeko asmoz. Sinatutako akordioak honako hauek biltzen ditu sinatzaileen hitzetan: “elkarlanean aritzea bakoitzak bere lurralde eremuan proiektuak bultzatzeko, informazioa partekatzea eta alderdi jakin batzuetan lankidetzan aritzeko oinarriak finkatzea: nazio mailan eta nazioartean jardunbide egokiak identifikatzea, arreta-eredu berriak zehaztea, proiektuak kudeatzea eta ezartzea eta finantzatzeko Europako funtsak eta baliabideak bilatzea”.

Sinatzaileek Euskadiko eta Kataluniako gobernuak akordiora batzeko dauden aukerak aztertuko dituzte elkarren proiektuak bultzatu ahal izateko.

Kataluniako ordezkaritzaren bisita

Kataluniako Hirugarren Sektore Sozialaren Taula da Kataluniako hirugarren sektore sozialeko erakunde guztiak ordezkatzen dituen elkartea. 2003. urtetik, hirugarren sektore sozialeko 36 federazio eta erakunde nagusi biltzen ditu, eta horiek, aldi berean, irabazi-asmorik gabeko 3.000 elkarte sozial.

Sinatze-ekitaldia Taulako ordezkaritzak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna dela eta Euskadira egindako bisitan egin dute. Presidentearekin batera, bertan izan dira presidenteordea, Josep Giralt; presidenteordea, Núria Valls; Zuzendaritza Batzordeko idazkaria, Pepa Muñoz; eta zuzendaria, Roger Civit.

SAREEN SAREArekin eta Gizarte Politiketako sailburuordearekin, Lide Amilibiarekin, eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarekin, Emilio Solarekin, bilerak egin dituzte. Horietan, intereseko gaiak landu dituzte: Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko estrategiaren eta legearen edukia eta garapena, eta sektore sozialaren eta administrazio publikoen arteko elkarrizketa zibila besteak beste.

Bestalde, Sondikan dagoen Ola BBK Zentroa, BBK-Saioa-Gorabide familiako zerbitzua eta Lantegi Batuak enplegurako zentro-tailerra bisitatu dituzte (adimen-desgaitasuna duten pertsonei zuzenduta daude biak). Bizkaiko udalerri berean, Izarza jatetxea, lan-munduratzea helburu duen enpresa, ezagutu zuten. Ekimen sozialeko Peñascal Kooperatiba erakundearen mende dagoen jatetxea da.