Aitortza publikoa egingo da datorren Hirugarren Sektore Sozialaren Eguneko ospakizun-ekitaldian
2022ko abenduaren 22tik eta 2023ko otsailaren 28ra arte, datorren urteko Sareen Sarirako hautagaitzak bidaltzeko epea zabalik dago. Sari honen helburua Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzen lagundu duten pertsonen lana publikoki aitortzea da.
Hautagaitzak Sareen Sareko Komunikazio Batzordera igorriko dira, komunikazioa@sareensarea.eu helbidera, eta bertan adierazi beharko dira saria jasotzeko proposatutako hautagaiaren merezimenduak, oinarrietan jasotakoaren arabera.
Hautagaitzak jasotzeko epea otsailaren 28an amaituko da, 14:00etan.
Saria eta sari-banaketa
Sareen Sareak bideo bat egingo du saritutako pertsona omenduz eta bere ibilbidea laburbilduz. Bideoa publikoki aurkeztuko da saria emateko ekitaldian.
Saritutako hautagaiak elkartasuna irudikatzen duen eskultura bat jasoko du, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguneko ekitaldian sari-banaketari eskainitako atalean. Sareen Sareko presidenteak edo hark eskuordetutako pertsonak emango du saria, Lehendakariaren aurrean.
Aurreko edizioetan saritutakoak
Azken edizioko saritua Juan Cid izan zen, azken hiru hamarkadetan autismoaren esparruko elkarte-mugimenduari lotuta izan duen ibilbidea aitortuz. Euskadin Gautenari eta FEVAS-Plena Inclusión Euskadiri lotuta egon da; eta Gertuan Fundazioaren presidente eta patronatuko kide izan da ere. Juan Cidek adimen- edo garapen-desgaitasunaren elkarte-mugimendua indartzen lagundu du eta, horrez gain, aliantzak eta lankidetza sustatu ditu Hirugarren Sektoreko erakundeekin eta euskal erakundeekin.
Aurreko aldietan ere, Euskadiko hirugarren sektoreari bultzada argia eman dioten pertsonek jaso zituzten sariak. 2021ean Maria Ángeles Arbazagoitia saria jaso zuen, buruko gaixotasuna duten pertsonen aldeko boluntario gisa 30 urte baino gehiago lan egin izana aitortzeko. Hala, 2019an Manuel Merino saritu zuten, Caritas Euskadi eta Aspaldiko Fundazioa sortzeko prozesuetan parte hartu zuena. 2018an, Sabin Ipiñak hil osteko saria jaso zuen (2017an hil zen), bere bizitza-ibilbideagatik eta gizarte kohesionatu, inklusibo, solidario eta parte-hartzailearen aldeko konpromisoagatik. 2017ko saria hil ostekoa izan zen ere, kasu horretan Pedro Fernándezi eman zitzaion, gaur egungo Sareen Sarea aitzindaria.