window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Tag: euskadi

Etorkizun ekitatibo baterako politika inklusiboak eta ekonomia jasangarriak

Otsailak 20: Justizia Sozialaren Munduko Eguna

Gaur egungo erronkek politika inklusibo eta jasangarriak eskatzen dituzte, arazo ekonomikoei, sozialei eta ingurumenekoei aurre egiteko eta pertsona guztientzako mundu ekitatiboa eraikitzeko. Sareen Saretik Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren konpromisoa aldarrikatu nahi dugu lan zail baina ezinbesteko horretan, balantza gizarte justuago eta solidarioago baterantz berrorekatzeko helburuarekin.

2024-02-19T08:10:22+01:002024ko Otsailak 19|

Eusko Legebiltzarrak Haur eta Nerabeen Legea eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Legea onetsi ditu

Arauek Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren ekarpenak dituzte

Sareen Sareko Haurren, Nerabeen eta Gazteen Eskubideen Batzordeak oso positibotzat jotzen du Lege berri hori; izan ere, babes-mekanismoak hobetuko ditu, ingurune seguruak sustatuko ditu eta Euskadiko adingabeentzako estaldura eta prestazio handiagoak bermatuko ditu.

2024-02-16T11:27:52+01:002024ko Otsailak 16|

Otsailak 15: Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna

Minbizia duten adingabeentzako osoko arreta baten alde

Haur Minbizidunen Nazioarteko Egunean, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek minbizia duten adingabeei eta haien familiei arreta integrala emateko egiten dituzten ahaleginak ikusarazi nahi ditugu. Umeekin federazioak Haur eta Nerabe Minbizitik bizirik atera direnentzako Epe Luzeko Jarraipen Programa bat eskatzen du. .

2024-02-15T05:01:02+01:002024ko Otsailak 15|

iLabaren 1. Foro Irekian parte hartu dugu

Sareen Sarea agente eragilea da partaidetzako berrikuntza-gune honetan

Urtarrilaren 17an, iLabaren 1. Foro Irekia egin da eta, bertan, talde eragilea aurkezteaz gain, parte hartzeko Proiektu Esperimentalen Deialdira aurkeztu nahi duten ekimenei kontrastaterako eta laguntzarako saio bat eskaini zaie.

2024-01-31T13:58:24+01:002024ko Urtarrilak 18|

Hirugarren Sektore Sozialaren iraunkortasunerako gakoak

Ikerlanak sektorean finantzazio iturrien dibertsifikazio beharra nabarmentzen du

Ferrer i Guàrdia Fundazioak Estatuko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen finantzaketari buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu. Bertan, Sareen Sareak Euskadiko errealitateari buruzko datuak eman ditu.

2024-01-29T09:29:51+01:002023ko Abenduak 28|

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Legearen gakoak aurkeztu ditugu Kataluniako Parlamentuan

Kataluniako Hirugarren Sektore Sozialaren lege berriaren harira

Kataluniako Parlamentuak eskatuta, Sareen Sareko koordinatzaileak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko 6/2016 Legearen gakoak azaldu ditu Eskubide Sozialen Batzordearen aurrean, Kataluniako hirugarren sektorearen lege-proposamenaren harira./p>

2024-01-29T09:37:18+01:002023ko Abenduak 12|

“Sareen Saria 2024”: Hautagaiak aurkezteko epea ireki dugu

Euskadi inklusiboago baten aldeko konpromisoari egindako aintzatespen publikoa

2024ko otsailaren 29ra arte zabalik egongo da 2024ko "Sareen Saria"ri hautagaitzak aurkezteko epea. Saria maiatzean emango da, Bilbon ospatuko dugun Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguneko ekitaldian.
2024-01-29T09:44:07+01:002023ko Abenduak 1|
Go to Top