window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Tag: lehendakari

“Elkarren beharra dugu: Hirugarren Sektore Sozialak eta administrazioak konfiantzaz eta konpromisoz eraiki behar ditugu politika publikoak”

Elkarrizketa Concha Claverori, 2025eko Sareen Saria

Sareen Saretik zoriondu nahi izan dugu aurtengo sariduna merezitako aintzatespen honengatik, eta berarekin solasean egon gara bere ibilbideaz, sektorearen erronkez eta administrazioek elkarlaneko gobernantza eraikitzeko duten paperaz.
2025-05-08T12:28:59+02:002025ko Maiatzak 8|

Lankidetzako gobernantza aldarrikatu du Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak bere ospakizun egunean

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen bederatzigarren urtemuga

Ekitaldia antolatu dugu Gasteizen, Lehendakariaren parte-hartzearekin eta politika publikoetan sektoreak duen zeregin giltzarria aldarrikatu dugu bertan. Gainera, Concha Claverori 2025eko Sareen Saria eman diogu gizarteratzearen, genero-berdintasunaren eta gizarte-politiken diseinuan lankidetzan aritzearen alde egindako lanagatik.
2025-05-07T13:19:05+02:002025ko Maiatzak 6|

Maiatzaren 6an Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu Gasteizen

Elkarrekin garena, batera egiten duguna

Aurten, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu Gasteizko Artium Museoan. Ekitaldi horretan, Lehendakariak parte hartuko du, eta 2025eko Sareen Saria emango zaio Concha Clavero Molinari.
2025-04-16T16:35:54+02:002025ko Apirilak 16|

Euskadik demokrazia eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa berretsi du 2030 Agenda Foroaren Osoko Bilkuran

Sareen Sarea 2030 Agenda Euskadi Foroaren VIII. Osoko Bilkuran izan da

Saio horretan Gizarte Berrikuntzarako eta 2030 Agendako 2025-2028 Plana onartu da, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lotutako ikuspegi parte-hartzaile eta eraldatzaile batetik datozen urteetako jarduna gidatuko duen ibilbide-orria.
2025-03-27T12:43:14+01:002025ko Martxoak 27|

Sareen Sareak aitortza jaso du Euskadi 2030 Agenda Sarietan GJHren alde duen konpromisoagatik

Garapen Jasangarrirako Helburuen integrazioari egindako aitortza publikoa

Euskadi 2030 Agenda Sarien lehen edizioan, Konpromisoa kategorian, sari bat jaso dugu, erakundeek GJHen inplementazioarekin duten hasierako konpromisoa nabarmentzen duena. Ekitaldian, Imanol Pradales lehendakaria buru izan da eta hainbat gizarte-eragiletako ordezkariak bildu dira.
2025-02-25T08:21:20+01:002025ko Otsailak 24|

Sareen Sarea Lehendakariarekin bildu da

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren arteko lankidetza indartzeko lehen bilera instituzionala

Lehendakariak lankidetza publiko-sozialarekiko konpromisoa adierazi du, gizarteak eskatzen dituen beharrei eta erronkei erantzuteko. Gainera, EHSSrekin harreman estua izateko beharra nabarmendu du, politika publikoak kontrastatzeko, eta Sareen Sarearekin etengabeko elkarlanak duen garrantzia, politika horien garapena aberasten baitu.
2025-01-14T15:33:53+01:002025ko Urtarrilak 14|

Sareen Sareak lankidetza publiko-soziala defendatu du Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroaren osoko bilkuran

Eragile Anitzeko Foroaren VII. Osoko Bilkuran parte hartu dugu

Imanol Pradales lehendakaria buru izan duen topaketan, elkarrizketa zibilaren eta lankidetza publiko-sozialaren garrantzia aldarrikatu dugu, egungo erronka sozialei aurre egiteko eta gobernantza inklusiboago eta parte-hartzaileago baterantz aurrera egiteko funtsezko zutabe gisa.
2024-11-29T10:06:25+01:002024ko Azaroak 29|
Go to Top