Sareen Sareak lankidetza publiko-soziala defendatu du Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroaren osoko bilkuran
Eragile Anitzeko Foroaren VII. Osoko Bilkuran parte hartu dugu
Imanol Pradales lehendakaria buru izan duen topaketan, elkarrizketa zibilaren eta lankidetza publiko-sozialaren garrantzia aldarrikatu dugu, egungo erronka sozialei aurre egiteko eta gobernantza inklusiboago eta parte-hartzaileago baterantz aurrera egiteko funtsezko zutabe gisa.Euskadi inklusiboago eta solidarioago bateranzko aldaketa eraikiz
Soraia Chacón Sareen Sareko presidentearen iritzi artikulua
"Aldaketa eraikiz" leloak Euskadi inklusiboagoa, parte-hartzaileagoa eta solidarioagoa eraikitzeko gure etengabeko konpromisoa sinbolizatzen du. Gure ekintzak aniztasunarekiko errespetua sustatzen du, inolako diskriminaziorik gabeko euskal gizarte batean inklusioaren eta bizikidetzaren alde.Zainketa eredu berri baten aldeko akordioa Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian
Soraia Chacón, EEZMren presidente berria
Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren azken bileran, akordio bat onartu da zainketen aldeko herri-itunaren inguruan. Gainera, Soraia Chaconek Borja Doval ordezkatu du EEZMko presidente gisa, eta zaintza unibertsaleko sistema publiko eta komunitario baterantz aurrera egitearen garrantzia nabarmendu du.
Soraia Chacón da Sareen Sareko presidente berria
Beste sare eta pertsona batzuei erreleboa eman zaie eta elkartearen funtzionamendu anitzarekin jarraituko da
Sareen Sarearen Batzar Nagusiak elkartearen Zuzendaritza Batzordea berritu du eta Soraia Chaconek Borja Dovalen lekukoa jaso du erakundearen lehendakaritzan. EHLABEko Pablo Moratallak presidenteorde kargua beteko du hurrengo hirurtekoan