Soraia Chacón, EEZMren presidente berria

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren azken bileran, zainketen aldeko euskal itunaren inguruko akordioa onartu da.

Mahai hori Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren arteko elkarrizketerako espazio gorena da.

Akordio hori funtsezkoa dela uste dugu egungo zainketa-eredua eraldatzeko. Orain, hausnarketa-prozesu luzeago eta sakonago baten hasiera dator.

Zainketa sistema publiko eta komunitario baterantz egin egin behar da aurrera; pertsona guztientzat irisgarria eta eskuragarria izango den sistema pertsonalizatu baterantz.

Ezinbestekoa da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren lankidetza Eusko Jaurlaritzarekin eta inplikatutako gainerako eragileekin.

Presidente aldaketa

Bileraren hasieran, Soraia Chaconek, Harresiak Apurtuz-en ordezkaria Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian (EEZM), Borja Dovalen (Hirekin) lekukoa hartu du, Eusko Jaurlaritzaren eta Hirugarren Sektore Sozialaren arteko elkarrizketa-organo gorenaren presidente gisa hain zuzen. Chaconek nabarmendu du oso garrantzitsua dela emakumeen lidergoa horrelako espazioetan.

Borja Dovalek bere esker ona adierazi die Mahaiko kide guztiei, politikoei eta teknikariei. Bestalde, Nerea Melgosa sailburuak eskerrak eman dizkio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailetik, pandemiagatik markatutako aldi konplexu batean Dovalek egindako lanagatik.

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren azken bileran, zainketen aldeko euskal itunaren inguruko akordioa onartu da. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialetik, akordio hori funtsezkoa dela uste dugu egungo zainketa-eredua eraldatzeko. Gure ustez, Zainketen aldeko Euskal Ituna hausnarketa-prozesu luzeago eta sakonago baten hasiera da.

Azken batean, zainketa sistema publiko eta komunitario baterantz egin egin behar da aurrera; pertsona guztientzat irisgarria eta eskuragarria izango den sistema pertsonalizatu baterantz, alegia. Prozesu horretan, ezinbestekoa da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren lankidetza inplikatutako gainerako eragileekin, zainketa-eredua eskubideen ikuspegitik eraiki dadin eta pertsona guztien ongizatean funtsezko zutabe izan dadin.

Horrek argi uzten du gizarteratzeko eta autonomiarako funtsezko laguntza-tresna gisa jardungo duten zainketa-politikak izatearen garrantzia. Hori guztia, bizitza osoa eta independentea garatzeko beharrezkoak diren baliabideak pertsona guztien eskura egon daitezen, zaintzaileak barne.

Funtsezkoa da, halaber, zainketen antolaketa tradizionalak berekin dakartzan desberdinkeriarik eta diskriminaziorik gabeko zerbitzuak eta laguntzak bermatzea. Berdintasuna eta gizarte-kohesioa bultzatuko dituen zainketen gizarte-antolaketa baterantz jo behar dugu. Eredu hori erantzunkidetasunean oinarritzen da eta zainketa unibertsalak, eskuragarriak eta kalitatezkoak bultzatzeko lidergo eta erantzukizun publikoak bermatu behar ditu, lankidetza publiko-soziala indartuz.

Eta, azkenik, gizarte-ekimenak zaintzari egiten dion ekarpena balioestearen garrantzia nabarmendu nahi dugu, bai eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak zainketa-eredu berri baten jasangarritasunerako egiten duen ekarpena ere.

Presidente aldaketa

Bileraren hasieran, Soraia Chaconek, Harresiak Apurtuz-en ordezkaria Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian (EEZM), Borja Dovalen (Hirekin) lekukoa hartu du, Eusko Jaurlaritzaren eta Hirugarren Sektore Sozialaren arteko elkarrizketa-organo gorenaren presidente gisa hain zuzen.

EEZMren presidente berria kide guztien aho bateko babesa jaso du. Soraia Chaconek Borja Doval ordezkatu zuen ere Sareen Sareko lehendakaritzan aurtengo ekainean. Lehen aldiz, emakume bat da Mahaiaren presidentea eta izendapenaren ostean, Chaconek nabarmendu du oso garrantzitsua dela emakumeen lidergoa horrelako espazioetan, “hitzaren eta errekonozimenduaren eremu publikorako bidea konplexua izan delako eta zailtasunez betea dagoelako”. Ildo horretan, EEZMko presidente berriak honako gogoeta honekin amaitu du bere hitzaldia: “boterea despatriarkalizatzeak bizitza humanizatzea dakar“.

Borja Dovalek bere esker ona adierazi die Mahaiko kide guztiei, politikoei eta teknikariei. Bestalde, Nerea Melgosa sailburuak eskerrak eman dizkio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailetik, pandemiagatik markatutako aldi konplexu batean Dovalek egindako lanagatik.

Elkarrizketarako esparrua

Eusko Jaurlaritzaren eta hirugarren sektore sozialaren arteko elkarrizketa sustatzea eta erraztea da Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren helburua,  gobernantzaren ereduari helduta, politika publikoak diseinatu eta gauzatzeko akordioak eraikitzeko. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareek eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak osatzen dute.