Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko neurriei buruzko mintegia
Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzeko proposamen berritzaileetan aritzeko lankidetza-saioa
Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak mintegi bat antolatu du Bilbon, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko neurriei buruzko 5. txostena osatzeko helburuarekin. Sareen Sareak ekitaldi horretan parte hartu du EHSSko beste erakunde batzuekin, administrazio publikoekin, banku-fundazioekin eta enpresa-elkarteekin batera, datozen lau urteetarako orientabide eta jarduera berriak garatzeko helburuarekin.Bilera Idoia Mendiarekin, Europako etorkizuneko gizarte-politikak kontrastatzeko
2024ko Europako Parlamenturako Hauteskundeak
Ekainaren 9ko Europako hauteskundeetarako PSE-EEren hautagaiak bilera batera gonbidatu du Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala, Europarako etorkizunera begira hainbat gai kontrastatzeko. Besteak beste, zaintzari, genero-berdintasunari, diskriminazioaren aurkako borrokari, elkarrizketa zibilari, 2030 Agendari edo jasangarritasunari buruz hitz egin dugu.Herritar aktibo eta solidarioak aldarrikatu ditu Euskadik Hirugarren Sektore Sozialaren egunean
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen 8. urteurrena
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunaren ekitaldi berri bat ospatu dugu, Bilboko Itsasmuseumean, Iñigo Urkullu lehendakaria eta hainbat erakunde sozial bildu dituen ospakizunean.Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak hazten jarraitzen du 2023ko Barometroaren arabera
Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren txostena
Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak aurkeztu berri duen 2023 Barometroaren datuen arabera, 4.200 erakunde sozial baino gehiago ditu gure sektoreak. Guztira, 45.000 profesional baino gehiagok eta 170.000 boluntario inguruk lan egiten dute Euskadi bidezkoago eta sozialki inklusiboago baten alde.Otsailak 15: Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna
Minbizia duten adingabeentzako osoko arreta baten alde
Haur Minbizidunen Nazioarteko Egunean, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek minbizia duten adingabeei eta haien familiei arreta integrala emateko egiten dituzten ahaleginak ikusarazi nahi ditugu. Umeekin federazioak Haur eta Nerabe Minbizitik bizirik atera direnentzako Epe Luzeko Jarraipen Programa bat eskatzen du. .
Inklusioa, aniztasuna eta errespetua: Oztoporik gabeko hezkuntza baterantz
Urtarrilak 24: Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna
Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak ekitatean eta inklusioan oinarritutako hezkuntza-eredua garatzeko duen konpromisoa aldarrikatzen dugu. Pertsona bakoitzak, bere jatorria edo egoera sozioekonomikoa edozein izanik ere, kalitatezko hezkuntza bermatuta izango duen eredu baten alde egiten dugu Sareen Sarean.