Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiaren 2021-2024 Legegintzaldiko Plana formalki onartu da
EEZMren azken urteko batzarraldiak formalki onartu zuen Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiaren (EHSSSE) 2021-2024 Legegintzaldiko Plana.
SAREEN SAREAK “SAREEN SARIA 2022” HAUTAGAIAK JASOTZEKO PROZESUA IREKI DU.
2021eko abenduaren 1etik 2022ko otsailaren 28ra arte 2022ko Sareen Sarirako hautagaitzak bidaltzeko epea zabalik dago. Sari honen helburua Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzen lagundu duten pertsonen lana publikoki aitortzea da.
SAREEN SAREAK HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEAK IKUSARAZTEKO KANPAINA BAT ABIARAZI DU
Haurren eta Nerabeen Egun Unibertsala dela eta, Sareen Saretik haur eta nerabeen eskubideen inguruko kanpaina bat abiarazi dugu.
Euskadiko Haur, Nerabe eta Gazteen Batzordea eratu da
Urriaren 18an, ostegunean, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia bildu zen Gasteizen. Bertan, Haurren, Nerabeen eta Gazteen Batzordea eratzea erabaki zen. Batzorde hori elkarrizketarako eta lanerako gune iraunkorra izango da, eta bere helburua EEZM-ren barruko haur, nerabe eta gazteentzako politikei erantzutea izango da.