window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/BALIO PUBLIKOA BATERA SORTZEKO PROIEKTUETARAKO ELKARLAN SARIAK. 2021EKO DEIALDIA

BALIO PUBLIKOA BATERA SORTZEKO PROIEKTUETARAKO ELKARLAN SARIAK. 2021EKO DEIALDIA

Deskribapena

Xedea

Lau proiekturi sari bana ematea. Proiektu horiek osasunaren, ingurumenaren, garapen ekonomikoaren, ikasketa – kulturaren, kohesio sozialaren eta gobernantza – kultura demokratikoa – erabaki publikoetako parte-hartzearen jarduera-eremuetan eragina izateaz gain, balio publiko partekatua sustatu eta gizarteko erronkak eta beharrak ase behar dituzte, eta diseinu- eta ezarpen-fasean, pertsona eta kolektiboen ahalduntze-prozesua sustatzeko gaitasuna erakutsi beharko dute.

Lortu nahi da  beste alde batetik, beste eragile batzuen parte-hartzea izateko formulak ekartzea, Euskadin pixkanaka osatu dadin balio publikoa batera sortzen ikasteko eta arlo horretan elkarlanean aritzeko sare bat.  2018-2020 OGP Euskadi ekintza-planean ezarri duten 3. konpromisoari lotuta dago ikuspegi hori.

Aurrekontuko zuzkidura

36.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Balorazio onena lortzen duten lau proiektuek 6.000 euro gordineko sari bana jasoko dute, eta 3.000 euro gordin gehiago jardunbide egokiak transferitzeko prozesuan aplikatu ahal izateko.

Prestazioa zerbitzutan

Diruaz gain, balorazio onena lortzen duten lau proiektuek honako prestazio hauek izango dituzte:

  • Kanpoko aholkularitza izango da, beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan zehar, lurraldeko beste eremu edo espazio batzuetan aplikatzeko.
  • Saritutako proiektuaren berri ematea informazio-bideetan eta komunikabideetan, jendaurrean aintzatetsi eta proiektuak sustatzeko.

Data

2021 Urr 02 - 2021 Aza 02
Iraungita!

Ordua

Egun Osoan
Kategoriak
Go to Top