
Etorkintzaren jardunaldia: Migratzaileak eta eskubideak
Etorkintza Fundazioaren 40. urteurrena dela eta antolatzen ari diren elkarrizketa-zikloaren baitan, urtarrilean migratzaileen eskubideak jorratuko dira.
📅 Data: 2025eko urtarrilaren 29a
📍 Lekua: Bizkaia Aretoa (Bilbo)
🕘 Ordutegia: 16:30 – 18:45
Etorkintza Fundazioaren 40. urteurrena dela eta, jardunaldi berezi bat antolatu da migratzaileei eta haien eskubideei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko.
Egitaraua:
- 16:30 – Aurkezpena:
- Juan Mateo Ayala, Etorkintza Fundazioko Patronatuko batzordekidea.
- Nora Sarasola, BBK Fundazioko Gizarte Ekintza zuzendaria.
- Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa Sailburua.
- 17:00 – Eztabaida:
Parte-hartzaileak:- Julia Shersheneva, Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokia.
- Naiara Vink, Harresiak Apurtuz.
- Javier Galparsoro, abokatua eta Zehar elkarteko lehendakaria.
- Brais Varela, Euskadiko Gurutze Gorriaren espetxe-proiektuen koordinatzailea.
Moderatzailea: Ana Blanco, kazetaria.
- 18:30 – Ondorioak.
- 18:45 – Kafea.