JARDUNALDIA: HIRUBEREN V. URTEURRENA
“Kalitatezko esparruak marrazten” izenburupean, Hirubek bere V. urteurrena ospatuko du datorren ekainaren 7an Hernanin. Nerabezaroari eta familiari buruzko gaiak jorratuko dira jardunaldian. Mikel Barturen Sareen Sareko koordinatzaileak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren erronkei buruzko mahai-inguru batean parte hartuko du.
Hirube irabazi-asmorik gabeko Gizarte Ekimeneko Kooperatiba bat da, eta ongizate komunitarioa du helburu, pertsonen behar sozialak hautemanez, prebenituz eta horiei erantzunez.