window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/JARDUNALDIA: KRISI EKOSOZIALERAKO ALTERNATIBAK
jornada crisis ecosocial

JARDUNALDIA: KRISI EKOSOZIALERAKO ALTERNATIBAK

Badaude krisi sozialari aurre egiteko irtenbideak. Praktika alternatiboak Latinoamerika eta Euskaditik.

COVID-19aren pandemiak berriro ere egiaztatu du zibilizazio mailako krisi global baten aurrean gaudela. Kapitalismoaren antolaketa ekonomiko, sozial eta politikoa, tokian tokiko mailan zein globalean, naturaren eta bizitzari eusten dioten loturen aurka eraiki da, gu naturaren partaide izanda ere. Horrela, planetaren historian zehar, inoiz ez bezalako egoeran sartu gara, bizitza bera arriskuan jarrita dagoelarik.

Beraz, premiazko paradigma-aldaketa exijitzen du egoera horrek, krisi ekosozial honen aurrean dimentsio anitzeko eta globalak diren erronkei erantzunak eman ahal izateko. Paradigma berriak bizitzaren jasangarritasuna eta guztion etorkizun inklusibo eta ekitatiboaren eraikuntza jarri beharko lituzke jarduera ekonomiko, sozial eta kultural guztien muinean.

Ildo horretan, hain zuzen, mugitzen dira kritiko eta eraldatzaile izeneko ekonomien korronteak eta mugimenduak, hala nola, feminista, ekologista, soziala eta solidarioa. Joera horiek begirada eta praktika alternatiboak eskaintzen dituzte, herri eta periferia guztien jakintza eta tradizio kulturaletan dauden ikuspegien aniztasunaz aberastutakoak, batez ere historian zehar ahaztuak eta zapalduak izan diren periferiei dagozkienak.

Jardunaldi honen bitartez, REAS Euskadi eta Alboan erakundeok nabarmendu nahi genuke aukera berri horien existentzia, baita adierazi ere horien arteko lotura beharrezkoa dela eta elkarren artean eraiki behar ditugula, aniztasuna beti ere kontuan hartuta. Alternatiba berri horietan, arreta jarri beharko genuke tokian tokiko mailan, baina globalean ere bai, eta, halaber, elkarrenganako lankidetza eta laguntzarako guneak bilatzen saiatu ere bai. Beharrezkoak diren alternatiba horiek zabalik egongo lirateke ahalik eta komunitate eta erakunde gehienentzat, baita herritarrentzat berentzat ere. Azken finean, bizitza defendatzearen eta planeta jasangarria eta ekitatiboa eraikitzearen aldeko alternatibak dira.

Ekimen honek Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza dauka.

Kontsulta ezazu hemen jardunaldiaren egitaraua

IZEN-EMATEA
Jardunaldi hauek zabalik daude paradigma-aldaketan parte-hartzeko inplikatuta sentitzen diren pertsona eta erakunde guztientzat (enpresak, erakunde publikoak, hezkuntza eragileak, hirugarren sektorea, gizarte mugimenduak, ekonomia solidarioko erakundeak, nazioarteko lankidetzarako GKEak, etab.).

Izena emateko epea: otsailaren 21ean baino lehen. Izena eman hemen.

Data

2022 Ots 23
Iraungita!

Ordua

09:00 - 17:30

Informazio Gehiago

IZENA EMAN

Localización

Arrupe Etxea
Kategoriak
IZENA EMAN
Go to Top