JARDUNALDIA: SAREAK EHUNTZEN GIPUZKOAN, LANERATZEKO ENPRESAK SORTZEKO
Datorren otsailaren 27an, Hernanin, Gizateak “Sareak ehuntzen Gipuzkoan, laneratzeko enpresak sortzeko” jardunaldia egingo du. 2023an Gizateak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-EKIN Lanean estrategiaren esparruan garatutako ERNETU proiektuaren lana eta emaitzak aurkeztuko da bertan.
Jardunaldian zehar, laneratzeko enpresak sustatzeko eta sortzeko esperientziak ezagutzeko eta horien inguruan hitz egiteko aukera izango dugu tokiko administraziotik, baita laneratzeko enpresak lurraldeko gizartea eraldatzeko eragile gisa duen zeregina ere.