NAZIOARTEKO JARDUNALDIAK: LURRALDE FEMINISTAK: AHIZPATASUNA, MIGRAZIOAK ETA ZAINTZAK
2021eko udaberrian, gure sentimendu eta gorputzen inguruko tailerrak burutu genituen Bizkaiko hainbat udalerritan, horiek duten garrantzia ikusi genuen, defendatu beharreko lehen lurraldea gure gorputza bera baita.
“Lurralde feministak: ahizpatasuna, migrazioak eta zaintzak” jardunaldietan, lurraldearen defentsaren eta zaintzaren inguruko hausnarketa horretan sakondu nahi dugu. Erdialdeko Amerikako lankideekin batera, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatuko ditugu zainketak lurraldearen defentsaren prozesuen ardatz nagusi gisa kokatzen laguntzeko.
Migrazioen, behartutako lekualdaketak eta lurraldearen defentsa feministaren arteko loturak aztertzea izango da helburua. Horrekin batera, erakundeokaliantzak etaahizpatasun horieratzeko dugun prozeduraren inguruan hausnartu nahi dugu, barne zein kanpo harremanen kasuan. Askotariko emakumeen arteko estrategiak eta aliantzak sortzen lagundu nahi dugu, intersekzionalitatearen garrantzia aitortuz eta emandako pribilegioak agerian utziz.
Izen ematea: hezkuntza@lumaltik.org
Zuen zain gaude!
EGITARAUA
Ostirala 11
Tokia: La Bolsa
- 10h “Indarrez lekualdatutako komunitateen akonpainamendua eta zaintzak”Fray Bartolomé de las Casas Giza Eskubideen Zentroa (Chiapas)
- 11h “Zaintzak eta auto-zaintzak emakume erakundeetan” Solasaldia Floridalma Martinez Ramirez (Peten Ixqik Emakumeak),Emilia Larrondo (Mujeres del Mundo Babel) eta Reyna Tercero (EH Feministak Nika)rekin batera. CEAR Euskadik gidatutako saioa.
- 12:30-14h Tailerra: “Feminismoetatik abiatutako Ipar-Hego zaintza kolektibo proposamenak lurraldearen defentsaren prozesuetara bideratuta” Dinamizatzailea Lucia Ixchiu.
ATSEDENA
- 18:30 Aurkezpena: “Gizarte mugimenduak indartzeko ahizpatasun sareak” Moderatzailea: Cony Carranza
Hitzaldiak
– “Komunitatearen sorreraren garrantzia errefuxiatu eta gatazka testuinguruetan” Dalila Argueta, Basoa eta Guapinol (Honduras)
– “Mugimendu feminista eta sexu aniztasun kolektiboen arteko ahizpatasun harremanak” Seydi Irias, Red Lésbica Cattrachas erakundea (Honduras)
- 20h “Defensoras. Buen Vivir, sanación y cuidados” dokumentalaren proiekzioa
*Abenduaren 14ko 47/2021 DEKRETUA aplikatuz, COVID pasaportea beharrezkoa izango da La Bolsan egingo diren ekintzetan parte hartzeko
Larunbata 12
Tokia: Hegoetxea (Irala)
- 10h Kafea eta solasaldia defendatzaileekin
- 11h Ondorioen aurkezpena
- 12h30 Gosari komunitarioa