HAURREN ETA GAZTEEN BURU OSASUNA. GAINDITU GABEKO IKASGAIA
Aida Díaz Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko psikiatrak gazteei bizitzako emozioak eta zailtasunak ezagutzen eta maneiatzen laguntzeko beharra azpimarratuko du. Bestalde, Nekane Azuabarrena psikologoak Agifesen esku-hartze programa berria aurkeztuko du. ‘Zeuk Aukeratu’ egitasmoaren xedea, hain zuzen, nerabeen eta gazteen osasun mentala zaintzeko sentsibilizazio-, prebentzio- eta laguntza-zerbitzua eskaintzea da. Azkenik, Diana Subijana eta Erika Rio ama-alabak beren esperientzia pertsonala partekatuko dute.
Saioak edukiera murriztua izango du (50 pertsona inguru), baina Agifesen Youtubeko kanalaren bidez ere zuzenean emango da.
- Data: Urriak 25, astelehena
- Lekua: Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan
- Ordua: 18:00h
- Hizlariak:
- Aida Díaz, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko psikiatra.
- Nekane Azuabarrena, Agifeseko psikologoa.
- Diana Subijana eta Erika Río, beren esperientzia pertsonala partekatuko duten ama-alabak.