
SAREEN SAREA: ERALDAKETA SOZIALAREN ALDEKO TALDE-MARGOKETA
Maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu eta, urtero bezala, egun horren aurretik jarduera parte-hartzailea egiten dugu. Oraingo honetan, talde-margoketa bat antolatu dugu eraldaketa sozialaren alde. Anima zaitez eta zatoz gure murala margotzera!
Apirilaren 9an egingo dugu, 11:30etik 13:30era, Uribitarte pasealekuan (Bilbo), Salbeko zubiaren eta Ramon Rubialen estatuaren ondoan.