window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Bilatu: berrikuntza

Bilaketa berria behar duzu?

Bilatzen ari zarena aurkitzen ez baduzu, saiatu bilaketa berria egiten!

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko neurriei buruzko mintegia

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzeko proposamen berritzaileetan aritzeko lankidetza-saioa

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak mintegi bat antolatu du Bilbon, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko neurriei buruzko 5. txostena osatzeko helburuarekin. Sareen Sareak ekitaldi horretan parte hartu du EHSSko beste erakunde batzuekin, administrazio publikoekin, banku-fundazioekin eta enpresa-elkarteekin batera, datozen lau urteetarako orientabide eta jarduera berriak garatzeko helburuarekin.
2024-05-29T12:33:38+02:00

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak hazten jarraitzen du 2023ko Barometroaren arabera

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren txostena

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak aurkeztu berri duen 2023 Barometroaren datuen arabera, 4.200 erakunde sozial baino gehiago ditu gure sektoreak. Guztira, 45.000 profesional baino gehiagok eta 170.000 boluntario inguruk lan egiten dute Euskadi bidezkoago eta sozialki inklusiboago baten alde.
2024-04-26T13:17:44+02:00

iLabaren 1. Foro Irekian parte hartu dugu

Sareen Sarea agente eragilea da partaidetzako berrikuntza-gune honetan

Urtarrilaren 17an, iLabaren 1. Foro Irekia egin da eta, bertan, talde eragilea aurkezteaz gain, parte hartzeko Proiektu Esperimentalen Deialdira aurkeztu nahi duten ekimenei kontrastaterako eta laguntzarako saio bat eskaini zaie.

2024-01-31T13:58:24+01:00

Zainketei buruzko Euskal Kongresuan parte hartu dugu

Egungo gizartean zainketa-lanak planteatzen dituen erronkei buruzko hausnarketarako eta eztabaidarako gunea

Sareen Sareak eta beste gizarte-erakunde batzuek Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak zainketei egiten dien ekarpena aztertu dute, berdintasunezko zaintza-eredu publikoago eta komunitarioago baterantz aurrera egitea helburu duen kongresuan./p>

2024-01-29T10:12:04+01:00

Adinekoekiko Euskal Estrategia Berria

Estrategian Euskofederpen eta Lares Euskadi erakundeek parte hartu dute, Sareen Sarearen parte diren eta pertsona nagusien eremuan lan egiten duten erakundeek, hain zuzen

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek aurkeztutako estrategiarentzat "funtsezkoa izan da zahartze aktiboa bizitza osoaren ikuspegitik integratzea, bai pertsona autonomoentzat, bai gero eta laguntza eta zainketa handiagoak behar dituztenentzat".
2024-01-29T12:25:19+01:00
Go to Top