window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');

Sareen Sareak kontratu sozial berri bat eskatu du Trantsizio Sozialerako 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroaren osoko bilkuraren aurrean

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak planetaren eta pertsonen aldeko itun sozial zabal baten beharra aldarrikatu du

Sareen Sareak azpimarratu du Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) konpromiso sozialak duen garrantziaz gain, "gobernantzarako eta parte-hartze sozial aktiborako kanal guztiak bultzatzea ere garrantzitsua dela: gure gizartea bizitzaren aldeko itun handi horren partaide egiteko".
2024-01-29T11:47:17+01:0017 March 2023|

2030 Agenda Topaketa: Garapen Jasangarriko Helburuen erronkei aurre egiteko proposamen partekatuak

Topaketa Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak antolatu du Arabako Teknologia Parkean

Gainerako eragile sozial, ekonomiko eta instituzionalekin batera parte hartu dugu Euskadin 2030 Agenda ezartzeko lehentasunezko premiei buruz hausnartzera bideratutako world-cafe batean. Funtsean, Agendaren helburuak zabaltzearekin eta herritarren inplikazioarekin, trantsizio energetiko-klimatikoarekin eta GJHak nazioartean hobeto betetzea lortzearekin lotutako premiak jorratu dira.
2024-01-29T12:20:03+01:007 February 2023|

EHSSren PROPOSAMENAK AURKEZTU DITUGU TRANTSIZIO SOZIALERAKO ETA 2030 AGENDARAKO ERAGILE ANITZEKO FOROAREN OSOKO BILKURAREN AURREAN

Helburu erabilgarriak eta tokiko ikuspegiarekin planteatu ditugu, 2023ko Kudeaketa Planari begira

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren hausnarketak eta proposamenak aurkeztu ditu Sareen Sareko presidenteak Bilboko Euskalduna Jauregian egin den Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroaren Osoko Bilkuran.
2022-10-26T09:16:31+02:0026 October 2022|

EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALA 2030 AGENDAREN ETA GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUEN AURREAN

Dokumentua eskuragarri dago Sareen Sarearen webgunean

Dagoeneko tzosten osoa kontsulta daiteke, baita bertsio laburrago bat ere, 2030 Agenda eta GJHen arloan dugun posizionamenduari buruzko funtsezko 10 gakoekin.
2022-06-16T16:26:17+02:0016 June 2022|
Go to Top