Helburu erabilgarriak eta tokiko ikuspegiarekin planteatu ditugu, 2023ko Kudeaketa Planari begira.

Borja Doval Sareen Sareko presidenteak Euskadiko Trantsizio Sozialerako eta Agenda 2030erako Eragile Anitzeko Foroaren osoko bilkuran parte hartu du, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak 2023ko Kudeaketa Planari egindako hausnarketak eta proposamenak aurkezteko.

Bilera Bilboko Euskalduna Jauregian egin da eta Iñigo Urkullu lehendakaria izan da buru.

2030 Agendaren helburuek eta jomugek garapen iraunkorraren hiru dimentsioak biltzen dituzte: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa.

Gizartearen dimentsioa, pertsonen eremua zaintzen duena, gure lanaren ardatza da, inor atzean ez geratzea oinarrian hartuta.

Sareen Sareko presidenteak azaldu duenez, erakundeak bere egiten du hiru dimentsioen batura, pertsonen zaintza eta planetaren zaintza banaezinak baitira.

Euskadiko 2030 Agendaren helburuak eta xedeak lortzeko, planetaren garapen iraunkorrean eta pertsonen ongizatean eragin zuzena izango duten neurri zehatzak behar dira.

Eragile Anitzeko Foroaren 2023ko Kudeaketa Planari begira, helburu erabilgarriak proposatu ditugu, pertsonak zaintzea eta planeta zaintzea uztartzeko.

Esate baterako, garraiobide publikoen tarifetan prezioen jaitsiera modu iraunkorrean ezartzea. Horrelako neurriek ondorio positiboak izango lituzkete pertsonen osasunean, eta zailtasun ekonomiko handienak dituzten pertsonen mugikortasuna eskuragarriago egingo lukete.

Bestalde, atzerrian presentzia duten euskal enpresen konpromiso etikoa ezartzea ere proposatu dugu, bereziki garapen-bidean dauden herrialdeetan jarduten dutenentzako. Helburua ingurumenaren babesa eta pertsonen eta komunitateen oparotasuna lortzea da.

Borja Doval Sareen Sareko presidenteak Euskadiko Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroaren Osoko Bilkuran parte hartu du, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak 2023ko Kudeaketa Planari egindako hausnarketak eta proposamenak aurkezteko.

Agerraldia atzo izan zen, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Iñigo Urkullu lehendakaria izan zen bilera horren buru. Lehendakariak Euskadiko 2030 Agenda Foroaren Lehendakaritzaren hirugarren Adierazpena aurkeztu du. Oraingo honetan, Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza iraunkor eta globala laster Euskadin irekitzeak izango duen esanahia eta garrantzia azpimarratu du.

Pertsonak eta planeta zaintzen

2030 Agendaren helburuek eta jomugek garapen iraunkorraren hiru dimentsioak biltzen dituzte: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa. “Dimentsio soziala da gure lanaren ardatz nagusia, Sareen Sarearen identitatearekin eta misioarekin bat etorriz eta inor atzean ez geratzeko helburuari jarraituz”, azaldu du Dovalek bere hitzaldian.

Sareen Sareko presidenteak azaldu duenez, erakundeak bere egiten du hiru dimentsioen arteko uztarketa: “pertsonen zaintza eta planetaren zaintza banaezinak dira, eta eraldaketak iraunkortasunaren aldeko ekimen ekonomikoa eskatzen du”.

Tokiko begirada

2030 Agenda premia unibertsal eta global batetik abiatuta planteatzen da, baina tokiko politika publiko eraginkorrak behar ditu. Zentzu horretan, Borja Dovalek azaldu du Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak 2023ko Kudeaketa Planari begira helburu erabilgarriak proposatzen dituela, pertsonen eta planetaren zaintza uztartzeko, ekonomikoki bideragarriak eta iraunkorrak diren konpromiso eraldatzaileen bidez.

Sareen Sarearentzat funtsezkoa da helburu horiek beren eraginean egiaztagarriak izatea eta, iraupenari dagokionez, egiturazkoak izatea. “Helburuek, tokian tokiko ikuspegia izanik, arazo globalei irtenbideak eman behar dizkiete. Era berean, nazioartera transferitzeko modukoak izan behar dira edo pertsonen zaintzan eta planetaren ongizatean aldaketa positiboak eragitea beste latitude batzuetan”, adierazi du Dovalek.

Proposamen zehatzak

Euskadin 2030 Agendaren helburuak lortzeko, planetaren garapen iraunkorrean eta pertsonen ongizatean eragin zuzena izango duten neurri zehatzak behar dira. Hori dela eta, Sareen Sareak adibide zehatz batzuk proposatu ditu Eragile Anitzeko Foroaren Osoko Bilkuraren aurrean, esaterako, garraiobide publikoen tarifetan prezioak etengabe jaistea. “Garraio kolektiboa ibilgailu pribatuaren alternatiba gisa sustatuta, hiriguneetako trafikoa eta partikula kutsatzaileen emisioa nabarmen murriztea espero dugu”. Horrelako neurriek ondorio positiboak izango lituzkete pertsonen osasunean, eta zailtasun ekonomiko handienak dituzten pertsonen mugikortasuna erraztuko lukete.

Bestalde, Sareen Sareko presidenteak atzerrian presentzia duten euskal enpresen konpromiso etiko bat ezartzea proposatu du, bereziki garapen-bidean dauden herrialdeetan jarduten dutenentzako. Helburua ingurumena eta jarduten duten pertsonen eta komunitateen oparotasuna babestea izan behar da.