window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');

Concha Clavero Molinak jasoko du 2025eko Sareen Saria

Gizarteratzea, berdintasuna eta lankidetzazko gobernantza sustatzeagatik

Aurten Concha Clavero Molinari emango diogu Sareen Saria, gizarteratzearekin, genero-berdintasunarekin eta gizarte-erakundeen eta administrazio publikoen arteko elkarlaneko gobernantzarekin duen konpromisoa eta ibilbide luzea aitortuz. Sari-ematea maiatzaren 6an izango da, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko Gasteizko Artium Museoko auditorioan egingo den ekitaldian.
2025-04-29T16:28:45+02:001 April 2025|

Apirilaren 13an, lagunduiguzu aldaketa eraikitzen!

Euskadi berdinzaleago eta inklusiboago baten aldeko jarduera parte-hartzailea Donostian

Azken urteetan bezala, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna baino lehen jarduera parte-hartzaile bat antolatuko dugu. Apirilaren 13an izango da, larunbatean, 11:30etatik 14:00etara, Donostiako Gipuzkoa plazan.
2024-04-05T18:06:19+02:005 April 2024|

Maiatzak 12: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna

Ospakizun-ekitaldia EHUko Carlos Santamaria Zentroan egingo da

Aurten, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu Gipuzkoako hiriburuan. Ekitaldian, lehendakariak parte hartuko du eta 2023ko Sareen Saria emango zaio Thomas Holdbrook Euskadiko ghanarren elkarteko sortzaileari.
2024-01-29T10:21:20+01:002 May 2023|

Elkartasuna da erantzuna: Gizarte-erronkak ziurgabetasunaren garaian

Datorren maiatzaren 28ko foru eta udal hauteskundeetan parte hartuko duten euskal alderdi politiko nagusien ordezkariek parte hartuko dute

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta Sareen Sareak hauteskunde-eztabaida bat antolatu dugu datorren apirilaren 25erako. Debate horretan, gizarte-zerbitzuek aurre egin beharreko erronkei abiaraziko dituzten politikak eztabaidatuko dira, bai eta Euskadin 2030 Agenda nola bultzatu eta sustatuko duten garapenerako lankidetzarako politiken eredua ere.
2024-01-29T10:22:24+01:0018 April 2023|
Go to Top