window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');

Sareen Sareak bat egin du Euskadiko Partaidetzako Berrikuntzaren Laborategiarekin

Parte-hartzearen esparruan aritzen diren erakundeentzako eta herritarrentzako lan-eremua izango da

iLab proiektuari batu gara, Euskadiko Partaidetzaren arloko Berrikuntza gune berriari, praktika berritzaileak detektatzeko eta ezagutarazteko. Sareen Sarea agente eragile gisa batu gara, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen esparruan gai horri lotutako ekintzak sustatzeko./p>

2024-01-29T09:47:05+01:0028 November 2023|

Maiatzak 12: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna

Ospakizun-ekitaldia EHUko Carlos Santamaria Zentroan egingo da

Aurten, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu Gipuzkoako hiriburuan. Ekitaldian, lehendakariak parte hartuko du eta 2023ko Sareen Saria emango zaio Thomas Holdbrook Euskadiko ghanarren elkarteko sortzaileari.
2024-01-29T10:21:20+01:002 May 2023|

Thomas Holdbrook izango da 2023ko Sareen Saria

Euskadin hainbat kolektibo gizarteratzearen arloan boluntario eta profesional gisa hiru hamarkadetatik gora egindako lanari aitortza

Datorren maiatzaren 12an, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunean, 2023ko Sareen Saria emango diogu Thomas Holdbrook-i, Asumdwe Nkabon Euskadiko ghanatarren elkartearen sortzaileari. Euskadi solidarioagoa, kohesionatuagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko konpromisoa eta lana aitortzen ditu sari horrek.
2024-01-29T10:23:34+01:0017 April 2023|

Apirilaren 22an aldaketaren hazia ereingo dugu Gasteizen

Euskadi berdinzaleago eta inklusiboago baten aldeko eraldaketa-desioez beteko dugu Gasteiz

Urtero bezala, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna baino lehen jarduera parte-hartzaile bat antolatuko dugu. Apirilaren 22an izango da, larunbatean, 11:30etatik 14:00etara, Gasteizko Loma Jeneralaren plazan.
2024-01-29T10:24:51+01:003 April 2023|

Sareen Sareak kontratu sozial berri bat eskatu du Trantsizio Sozialerako 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroaren osoko bilkuraren aurrean

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak planetaren eta pertsonen aldeko itun sozial zabal baten beharra aldarrikatu du

Sareen Sareak azpimarratu du Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) konpromiso sozialak duen garrantziaz gain, "gobernantzarako eta parte-hartze sozial aktiborako kanal guztiak bultzatzea ere garrantzitsua dela: gure gizartea bizitzaren aldeko itun handi horren partaide egiteko".
2024-01-29T11:47:17+01:0017 March 2023|

Sareen Sareak eta UNICEFek indarrak batu dituzte haurren eta nerabeen eskubideen alde

Bi erakundeek gizarte kohesionatua, inklusiboa, solidarioa eta parte-hartzailea sustatzeko konpromisoa indartu dute

Hitzarmen berri horri esker, arautu egiten da azken urteotan dagoeneko ematen ari den lankidetza-harremana: bai elkarrizketa zibilaren esparruan eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren esparruan, bai UNICEFek Sareen Sareko hainbat batzordetan parte hartzean.
2024-01-29T12:17:43+01:006 March 2023|
Go to Top