Parte-hartzearen esparruan aritzen diren erakundeentzako eta herritarrentzako lan-eremua izango da

Sareen Sareak bat egin du iLab Euskadiko Partaidetzako Berrikuntza Laborategiarekin, agente eragile gisa. Erakundeen eta herritarren arteko lankidetza-gune bat sortzea da proiektuaren helburua, partaidetzaren arloan elkarlanean ikertzeko, saiakuntzak egiteko eta ikasteko.

iLaben sorrerarekin, erakundeentzako eta herritarrentzako lan-eremu egonkor bat garatu nahi da, partaidetzan berrikuntzak egiteko. Euskadin herritarren parte-hartzea bultzatzeko zerbitzuak eta prozedurak sortzera bideratutako proiektua da.

Proiektuak ekintza ezberdinak izango ditu, esaterako, Euskadiko Partaidetzaren Arloko Berrikuntzaren Mapa. Mapa hori partaidetza-eredu berritzaileekin lan egiten duten edo funtzionatzen duten ekimenek, sareek, prozesuek, erakundeek, tokiko ekintzek osatuko dute.

Sareen Sareak onartu egin du iLabek agente eragile gisa proiektuan parte hartzeko egindako gonbidapena. Eragile horiek funtsezko figurak dira proiektuan, eta iLaben garapena eta kudeaketa bultzatzeko erantzukizuna dute.

Ildo horretan, gune honetan parte hartzearen garrantzia nabarmendu nahi dugu, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean parte-hartzearen arloan ematen ari diren esperientzia berritzaileak sustatze aldera.

Talde Eragilearen lehen topaketa azaroaren 28an izan da, Bilboko Abandoko Udal Zentroan. Bertan, partaidetzaren arloko berrikuntza-irizpideak eztabaidatu eta taldearen lan-ildoak ezarri dira.

Sareen Sareak bat egin du iLab Euskadiko Partaidetzako Berrikuntza Laborategiarekin, agente eragile gisa. OGP Euskadi 2018-2020 Ekintza Planaren 3. konpromisoan kokatutako proiektua da, eta EAEn herritarren parte-hartzea bultzatzeko irtenbide zehatzak eta praktikoak garatzea du helburu. 2018az geroztik, Sareen Sarea aktiboki ari da lanean OGP Euskadin (Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantza), eta orain, beste urrats bat eman dugu ekimen horrekin bat egiteko. Erakundeen eta herritarren arteko lankidetza-gune bat sortzea da proiektuaren helburua, partaidetzaren arloan elkarlanean ikertzeko, saiakuntzak egiteko eta ikasteko.

iLaben sorrerarekin, erakundeentzako eta herritarrentzako lan-eremu egonkor bat garatu nahi da, partaidetzan berrikuntzak egiteko eta mugak eta lorpenak mahai gainean jartzeko. Euskadin herritarren parte-hartzea bultzatzeko zerbitzuak eta prozedurak sortzera bideratutako proiektua da, emaitzari ez ezik prozesuari ere erreparatuko diona, eta Euskadin pertsona askok banaka edo taldeka egiten duten parte-hartzearen balioa aitortzera bideratuta.

Berrikuntzaren mapa

Proiektuko ekintzak hiru kategoria nagusitan banatzen dira: prospekzioa, esperimentazioa eta transferentzia. Prospekzio-ekintzak Euskadiko Partaidetzaren Arloko Berrikuntzaren Mapan oinarrituko dira. Mapa hori partaidetza-eredu berritzaileekin lan egiten duten edo funtzionatzen duten ekimenek, sareek, prozesuek, erakundeek, tokiko ekintzek osatuko dute. Ekimen berritzaileak ikusaraztea eta balioestea da direktorio horren helburua, bai edukiari dagokionez, bai egiteko moduei dagokienez.

Euskadiko Partaidetzaren Arloko Berrikuntzaren Maparen helburua ekimen berritzaileak ikusaraztea eta balioestea da, bai edukiari dagokionez, bai metodologiei dagokienez.

Esperimentazio-ekintzei dagokienez, proiektu esperimentalen deialdia abiaraztera eta 2024an horiek garatzera bideratuko dira. Eta, azkenik, transferentzia-ekintzak, proiektu esperimentalen transferentzia-produktuak sortzean zein webgunean baliabideen atal bat sortzean oinarritzen dira.

Agente eragilea

Sareen Sareak onartu egin du iLabek agente eragile gisa proiektuan parte hartzeko egindako gonbidapena. Eragile horiek funtsezko figurak dira proiektuan, eta iLaben garapena eta kudeaketa bultzatzeko erantzukizuna dute. Eragileak hautatzeko, hainbat irizpide hartu dira kontuan, hala nola parte-hartzean aldez aurretik izandako esperientzia eta berrikuntzarekiko konpromisoa. Agente eragile gisa, zeregin aktiboa izango dugu erabaki estrategikoak hartzeko, iLab hainbat forotan ordezkatzeko eta ekimen berritzaileak sustatzeko. Ildo horretan, gune honetan parte hartzearen garrantzia nabarmendu nahi dugu, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean parte-hartzearen arloan ematen ari diren esperientzia berritzaileak sustatze aldera.

Talde Eragilearen lehen topaketa azaroaren 28an izan da, Bilboko Abandoko Udal Zentroan. Bertan, partaidetzaren arloko berrikuntza-irizpideak eztabaidatu eta taldearen lan-ildoak ezarri dira. Proiektu hau urrats esanguratsua da Euskadin herritarren parte-hartzea sustatzeko, erakundeek eta herritarrek elkarri eragiteko eta elkarlanean aritzeko duten modua eraldatu eta hobetu nahian.