Proiektuak aurkeztu nahi dituzten erakundeek apirilaren 14a baino lehen egin beharko dute

Gobierno Vasco crea un fondo de 10 millones de euros para atender situaciones de exclusión y pobreza durante la crisis del coronavirus.

Sareen Sarea participa en un grupo de trabajo junto con la administración y otras entidades, para definir distintas líneas de actuación.

Las entidades pueden presentar proyectos, antes del 14 de abril, que deberán ser aplicables a los tres territorios de Euskadi.

El objetivo es ayudar a los colectivos más vulnerables frente a la crisis sanitaria.

COVID-19k sortutako osasun-larrialdiaren aurrean, Elkarrizketa Zibilerako Mahaiari atxikitako lantalde bat sortu da. Osasun-krisiak bazterkeria, pobrezia eta kalteberatasun egoeretan dauden pertsonengan duen eragin sozial eta ekonomikoari aurre egiteko premiazko jarduera-ildoak identifikatzea da lantalde horren helburua.

Euskadin baztertuta edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duten lehen mailako zazpi erakundetako ordezkariek eta Sareen Sareako koordinatzaileak osatzen dute taldea. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Beatriz Artolazabal sailburuak parte hartzen du, Enplegu eta Gizarte politiketako Saileko beste kargu batzuekin batera.

10 milioiko funtsa

Zentzu horretan, martxoaren 31ko azken bileran, Jaurlaritzak bederatzi jarduera-ildo dituen dokumentu bat aurkeztu du, aurreko bileretan sare eta erakunde sozialek adierazitako behar eta proposamenekin. Dokumentu horretan, premia eta jarduera-ildo berriak sartu ahal izango dira.

Jarduera-ildoak finantzatzeko, Gobernu Kontseiluak 10 milioi euroko funtsa onartu du bazterkeria eta pobrezia egoerak artatzeko. Sailburuak azpimarratu duenez, funtsak premiazko neurrien ezarpena bizkortu nahi du eta, hortaz, erakundeek dagoeneko proiektuak aurkez ditzakete.

Premiazko funts horren bidez, hiru helburu lortu nahi dira: lehenik, etxerik gabeko pertsonengan osasun-krisiak eta alarma-egoerak duten berehalako inpaktu sozialari erantzutea. Bigarrenik, beste erakunde batzuek bazterketa-egoeran dauden pertsonei egoitza-zentroetan eta beste baliabide batzuetan emandako arreta osatzea. Hirugarrenik, osasun-krisia baino lehen pobrezia egoeran zeuden etxeetan eta pobrezia arriskuan daudenen kalte sozioekonomikoak murriztea; haurren pobreziari arreta berezia eskainiz.

Proiektuen aurkezpena

Interesa duten erakundeek apirilaren 14a baino lehen bidali beharko dute euren proiektua, ondorengo helbidera: vice-aass@euskadi.eus

Proiektuak EAEko hiru lurraldeetan ezartzeko modukoak izan behar dira. Salbuespen gisa, lurralde bakar bateko proiektu pilotuak aurkeztu ahal izango dira, baina epe laburrean orokortu daitezkeenak (beste lurralde batzuetara hedatu daitezkeenak). Erakundeek aukera dute bakarka edo aldi baterako taldeen bitartez aurkezteko, sortutako elkarte horrek ez du figura juridikorik izan behar.