Elkartasunean bizitzea, euskal gizartearen eragile
Harresiak Apurtuz erakundeak 20 urte bete ditu, EAEko immigrazio arloko erreferente garrantzitsu bihurtuta. Gainera, euskal erakundeen artean ospe handiko eragilea da.
1997an sortu zen eta denbora honetan politikan eragiteko eta sentsibilizatzeko lanean jardun dute, lortu nahi duten gizarte motaren ikuspegi argiarekin: gizarte irekia, anitza, bidezkoa eta berdintasunezkoa, elkarbizitza erreala eta eraginkorra izateko. Berdintasunezko elkarbizitza dela edozein gizarte moderno eta demokratikok funtzionatzeko behar duena.
Sareko lanaren balioa
Harresiak Apurtuz erakundearen ezaugarri nagusietako bat sareko lana da. Inoiz baino beharrezkoagoa da gaur potentzial horri balioa ematea; Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legeak bi urte beteko ditu 2018an eta gertaera garrantzitsu bat da Hirugarren Sektore Sozialak eragile gisa daukan errekonozimendua aitortzea, demokrazia parte-hartzaile baten testuinguruan. Lasaigarria da jakitea parte hartu eta borrokatu dugun espazio horiek bizirik daudela, lanean jarraitzeko.
Lan politiko eta sozialean kontuan hartu beharreko beste aspektu bat zera da: 63 erakundek eta horien atzean dagoen gizarteak sarearen ekintza, jarduera eta posizionamenduak babesten dituela. Konpromisoa eta parte-hartze aktiboa funtsezkoak dira gure eragiteko gaitasuna sendotzeko, eta denon artean zaindu eta sustatu beharreko errealitatea dira. Harresiak Apurtuzek aurrera jarraituko du, mugitzen eta erakunde guztiokin batera bidea egiten, horiek baitira gure benetako balioa. Bihotz guztien aldibereko taupada mantentzen duena da amestu dezakegun mundurik onena.