Borja Doval Sareen Sareko presidentearen iritzi artikulua

Maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatu dugu.

Egungo ziurgabetasun globalaren testuinguruan, gizarte-erakundeen lana gogoratu eta balioetsi nahi dugu. 4.000 erakunde baino gehiagok, 160.000 boluntariotik gora eta 40.000 enplegatu biltzen dituztenak, gaur egun eta beti onena ematen dute.

Oraingo eta etorkizuneko erronkei irtenbidea emateko, gizartearen lankidetza eta parte-hartzea behar da, gizarte-ekimen antolatua barne.

Erronka horiek gure sektorearen eta erakunde publikoen zein beste eragile batzuen arteko lankidetza behar dute, trantsizio demografikoari, zaintza-ereduaren krisiari, desberdintasun sozialari edo trantsizio digitalari irtenbide solidarioak bilatzeko.

Azken horri dagokionez, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak gero eta digitalizatuago daude. Gure erakundeek aldaketa horren motibazioa pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzean aurkitzen dute.

Helburua, teknologiaren erabilera bultzatzea da, gure esparruari ematen dion balioa zehazteko, baina hirugarren sektore soziala bakar egiten duena mantenduz: gure giza konpromisoa eta jarduten dugun gizarte-eremuekiko hurbiltasuna.

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak eraldaketa digitalaren inguruan gaur egun dagoen egoerari buruz egindako txosten baten arabera, Euskadiko gizarte-erakundeak aurrera doaz prozesu horretan, baina oraindik badago hobetzeko tarterik azpiegiturari, konektibitateari eta teknologiako tresna aurreratuei buruzko oinarrizko gaietan.

Digitalizazio sozialaren eraginari dagokionez, arrakala digitala eta egoera zaurgarrienean dauden pertsonen inklusioa ohiko kezkak dira erakundeentzat.

Eraldaketa digitalaren eraikuntza sozial bat behar dugu, pertsonak eta haien beharrak barne hartuko dituena. Horregatik, eraldaketa digital arduratsua lortzeko, sarean lan egin behar dugu, kolektiboki, teknologia partekatu eta etiko batekin, betiere eraldaketa sozialera bideratuta.

Finantza- eta pedagogia-baliabideak behar ditugu gure erakundeetan eraldaketa digital egokia gauzatzeko.

Prozesu horrek aldaketa solidario eta eraldatzailea bilatu behar du, inor atzean ez uzteko eta egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat etorkizun iraunkorra eraikitzeko dugun nahiak bultzatuta.

Maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatu dugu. Data horretan, gizarte zibil antolatuak gizarte justuago, solidarioago eta kohesionatuago baterantz aurrera egiten laguntzen duten gizarte-erakunde eta sare guztien garrantzia ospatzen eta ikusarazteko aukera dugu. Erakunde publikoekin eta beste eragile batzuekin elkarlanean egiten dugu lan hori.

Egungo ziurgabetasun globalaren testuinguruan, gizarte-erakundeen lana gogoratu eta balioetsi nahi dugu. Denon artean Euskadi bidezkoago, anitzago eta inklusiboago baterako eraikitzen ari garen bidea aldarrikatu nahi dugu. Pertsona zaurgarrienak babesten dituen funtsezko sektorea gara. 4.000 erakunde baino gehiagok, 160.000 boluntariotik gora eta 40.000 enplegatu biltzen dituztenak, gaur egun eta beti onena ematen dute.

Oraingo eta etorkizuneko erronkei irtenbidea emateko, gizartearen lankidetza eta parte-hartzea behar da, gizarte-ekimen antolatua barne. Erronka horiek gure sektorearen eta erakunde publikoen zein beste eragile batzuen arteko lankidetza behar dute, trantsizio demografikoari, zaintza-ereduaren krisiari, desberdintasun sozialari edo trantsizio digitalari irtenbide solidarioak bilatzeko.

Azken horri dagokionez, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak gero eta digitalizatuago daude. Gure erakundeek aldaketa horren motibazioa pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzean aurkitzen dute. Horregatik, erakunde horien eginkizuna hobetzearen inguruan hausnartu behar du sektoreak, aro digitalean bizitzeak dakarren kultura-eraldaketa kontuan hartuz. Era berean, ikuspegi kritikoa mantendu behar dugu teknologiaren zeregina gehiegi ez balioesteko eta gizarte-arrakalak ez sortzeko.

Helburua, beraz, teknologiaren erabilera bultzatzea da, gure esparruari ematen dion balioa zehazteko, baina hirugarren sektore soziala bakar egiten duena mantenduz: gure giza konpromisoa eta jarduten dugun gizarte-eremuekiko hurbiltasuna. Eraldaketa digitaleko prozesu honetan, dagoeneko euskal gizarte-erakunde asko murgilduta daude eta datu interesgarri batzuk ditugu, gizarte-eredu bidezkoago, solidarioago eta inklusiboago baterantz aurrera egin ahal izateko egin beharreko urratsak adierazten dizkigutenak.

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak eraldaketa digitalaren inguruan gaur egun dagoen egoerari buruz egindako txosten baten arabera, Euskadiko gizarte-erakundeak aurrera doaz prozesu horretan, baina oraindik badago hobetzeko tarterik azpiegiturari, konektibitateari eta teknologiako tresna aurreratuei buruzko oinarrizko gaietan. Aurrerapen hori erakundeen artean erritmo desberdinean gertatzen ari dela erakusten dute datuek.

Alderdi batzuk nabarmentzearren, erakunde handienak dira gailu teknologikoen erabilgarritasun eta erabilera handiena dutenak. Hala ere, tresna digital aurreratuenen erabilera mugatua da erakunde gehienetan. Komunikazioa eta barne-kudeaketa dira teknologia digitala gehien txertatu den eremuak. Gainera, estrategia digitala eta horren formalizazioa faktore erabakigarriak dira lan-prozesuetan teknologia digitala ezartzeko.

Digitalizazio sozialaren eraginari dagokionez, arrakala digitala eta egoera zaurgarrienean dauden pertsonen inklusioa ohiko kezkak dira erakundeentzat. Eraldaketa digitalaren eraikuntza sozial bat behar dugu, pertsonak eta haien beharrak barne hartuko dituena. Horregatik, eraldaketa digital arduratsua lortzeko, sarean lan egin behar dugu, kolektiboki, teknologia partekatu eta etiko batekin, betiere eraldaketa sozialera bideratuta.

Oso garrantzitsua da jakitea bilakaera horrek, digitalizazioari dagokionez, aniztasuna, inklusioa eta garapen koherentea errespetatu behar dituela 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburu guztiekin.

Hirugarren Sektore Sozialaren izaera barne hartzen duen eredu arduratsu horri buruzko hausnarketa etikoa egitea ezinbestekoa da, baina ez nahikoa. Finantza- eta pedagogia-baliabideak behar ditugu gure erakundeetan eraldaketa digital egokia gauzatzeko. Planifikatutako ekintzak garatu behar ditugu, eta erreferenteak zein lider digitalak izan behar ditugu prozesu horretan aurrera egiteko. Prozesu horrek aldaketa solidario eta eraldatzailea bilatu behar du, inor atzean ez uzteko eta egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat etorkizun iraunkorra eraikitzeko dugun nahiak bultzatuta.