Ebaluazioa egiteko epea 2021eko ekainaren 30era arte egongo da zabalik
100 erakunde inguruk parte hartu duten aurkezpen-jardunaldi baten ondoren, Euskadiko erakundee sozialek proiektuan parte har dezaten behar diren material guztiak partekatuko ditugu albiste honetan.
Sareen Sareak online jardunaldi bat antolatu du joan den apirilaren 30ean, proiektu honen hirugarren fasea aurkezteko. Proiektu horrek, bat datozen balio eta xedeen bidez, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren balio osoa eta balio erantsia aztertu eta indartuko du. Proiektu honen bidez, sektoreko erakunde bakoitzak gizarteari egiten dion ekarpen soziala ezagutu, ikusarazi eta handitu nahi da. Hori guztia planteamendu sistematiko eta objektibagarri batetik egingo da, sektoreko erakundeen alderdi kualitatiboak, ezaugarriak, nortasuna eta koherentzia kontuan hartuta. Datu kuantitatiboak ere neurtuko dira, autoebaluazioko eta etengabeko hobekuntzako sistema baten bidez.
Inkesta egiteko epea maiatzaren 3an hasiko da eta 2021eko ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Inkesta prozesuan zehar, EDE Fundazioko laguntza teknikoko pertsona bat egongo da, erakundeek egokitzat jotzen dituzten gai guztiak kontsulta ditzaten. Erreferentziako pertsona Iker Fernández izango da, harremanetarako telefonoa 94.400.99.99 da eta helbide elektronikoa ikfernandez@edefundazioa.org
Online jardunaldia galdu bazenuen, jarraian proiektuan parte hartzeko behar diren material guztiak utziko dizkizugu:
- Jardunaldiaren bideoa: proiektuaren aurkezpenaren bideoa ikus dezakezu esteka honetan.
- Azalpen dokumentua: proiektuan parte hartzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dira. Dokumentua deskargatu hemen.
- Inkesta: Bi tresna eskaintzen dira, Excel dokumentu bat eta online galdetegi bat. Bi tresna horiek, Excela eta galdetegia , parte hartzeko bi modalitate dira, eta ez dira baztergarriak, hau da, biak bete daitezke, edo bietako bakarra.
- Excel dokumentua (Autoebaluaziorako tresna deskargatzeko sakatu hemen)
- Online galdetegia. Galdetegira joateko, sakatu esteka honetan. (OHARRA: Galdetegia online bete behar da, baina word bertsio bat prestatu da, erantzunak online galdetegira irauli aurretik, idatziz bete nahi izanez gero. Galdetegia Word formatuan deskargatu). Zure erakundearen datuak online galdetegiaren bidez ematen badituzu, datuak biltzeko epea amaitzean, txosten bat egingo da. Horri esker, sektorearen ikuspegi orokorra izango dugu eta, horrez gain, alderaketak egin ahal izango ditugu eremuen, kolektiboen eta lurraldeen arabera, eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozial gisa egindako ekarpen soziala agerian utziko da.