Aurreko Legegintzaldiko Planak EEZMk lehentasunezkotzat jotako hamabi jarduera bildu ditu
EEZMren azken urteko batzarraldiak formalki onartu zuen Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiaren (EHSSSE) 2021-2024 Legegintzaldiko Plana.
Estrategiak askotariko alorretan garatu beharreko 34 jarduera biltzen ditu, hala nola Eusko Jaurlaritzaren eta EHSSren arteko elkarrizketa zibila eta lankidetza publiko-soziala bultzatzea, gizarte-sektorea indartzea eta egituratzea, beste eragile batzuekiko lankidetza, sektorearen identitatea, egituraketa eta aintzatespena, eta I+G+ inbertsio soziala.
Aurreko Legegintzaldiko Planak EEZMk lehentasunezkotzat jotako hamabi jarduera bildu ditu, eta, 2024an amaitzen den aldi berri honetarako, hamaika jardueratan eragitea erabaki da, aurreko batzuk amaituta eta beste batzuk berriak.
Legegintzaldiko Planaren dokumentuari esteka eransten diogu.