Txostenak sektoreari laguntzeko 1.000 neurri desberdin inguru identifikatzen ditu

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko neurriei buruzko lehen txostena aurkeztu du.

Sektore publikoak eta pribatuak 2019an bultzatutako 1.000 sustapen-neurri inguru jasotzen ditu dokumentuak.

Mikel Barturen Sareen Sareako koordinatzaileak jardunaldian parte hartu du, “EHSSko sustapen-ekintzan aurrera egiteko funtsezko elementuei buruzko
gogoeta” mahai-inguruan.

Jardunaldia streaming bidez emititu da eta Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren Youtubeko kanaletik ikus daiteke.

Txosten osoa eta ondorio nagusiak dokumentu honetan eta Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren webgunean kontsulta daitezke.

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak gaur aurkeztu du Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko neurriei buruzko lehen txostena, Bilboko Bilborock aretoan. Txosten hori Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen 19. artikuluak zehazten du. Sektore publikoak eta pribatuak 2019an sustatutako 1.000 sustapen-neurri inguru jasotzen ditu dokumentuak, EHSSko erakundeak eta sareak garatzeko, hobetzeko eta indartzeko.

Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak eman dio hasiera jardunaldiari, txostena testuinguruan kokatuz. Olabarrietak eskerrak eman dizkie lehen txostenean parte hartu duten erakundeei, eta azpimarratu du bigarren txostena erakunde pribatuek egindako sustapen-ekintzei buruzkoa izango dela.

Mikel Barturen Sareen Sareako koordinatzaileak jardunaldian parte hartu du, “EHSSko sustapen-ekintzan aurrera egiteko funtsezko elementuei buruzko gogoeta” mahai-inguruan. Berarekin batera, Maite de Iturrate Bizkaiko Foru Aldundiko Administrazio eta Gizarte Sustapeneko zuzendari nagusiak eta Itziar Igartua Gipuzkoa Kutxa Solidarioaren zuzendariak ere parte hartu dute.

Barturenek EHSSren sustapen-neurrietan “koherentzia” egon behar dela, eta administrazio publikoek neurri horiek ezartzeko duten “lidergoa” azpimarratu du. “Bultzada ekonomikoaz gain, sektorea sustatzeko beste modu batzuk ere badaude. Garrantzitsua da erakunde publikoekin eta enpresekin batera lan egitea, proiektuak diseinatuz “, adierazi du Sareen Sareako koordinatzaileak. Ildo horretan, Mikel Barturenek gogorarazi du garrantzitsua dela “sektorea bateratuta egotea eta beste eragile batzuekin batera lan egitea proiektu handiagoetara iristeko, Next Generation Europako funtsetara, esaterako”.

Jardunaldia streaming bidez emititu da eta Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren Youtubeko kanaletik ikus daiteke.

Ondorio nagusiak

Behatokiaren txostenak oso ondorio interesgarriak ematen ditu. Horien artean, identifikatutako eragile sustatzaile gehienak ( %72) sektore publikotik datozela eta erakunde pribatuek osatzen dutela gainerako %28a. Sektore pribatuari dagokionez, sustapen-ekintza gehienak arlo sozioekonomiko eta finantzarioko erakundeetatik datoz eta euskal banku-fundazioek betetzen duten papera nabarmentzen da.

Txosten osoa eta bere ondorio nagusiak dokumentu honetan eta Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren webgunean kontsulta daitezke.