2021eko Barometroaren txostena argitaratu da
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak hazten jarraitzen du: 40.000 profesionalek eta 160.000 boluntariok baino gehiagok osatzen dute Euskadi bidezkoago eta sozialki inklusiboago baten alde egunero lan egiten duten 4.000 erakunde sozialetik gorako sektorea. Horrela ondorioztatzen da Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak argitaratu berri duen 2021eko Barometroaren txostenaren datuetatik. Sektore horrek 1.000 biztanleko ia bi erakunde izan zituen 2020an, eta 1.712 milioi euroko bolumen ekonomikoa kudeatu zuen, hau da, BPGaren % 2,4. Txostenaren arabera, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen % 80 erakunde txikiak edo ertainak dira, 300.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak.
Erakunde gehienak lehen mailakoak diren arren (% 98), bi urtean behingo txosten honek nabarmentzen du 10 erakundetik 6 baino gehiago bigarren mailako erakunde edo ekimen batekoak direla (sareak, federazioak, taldeak, plataformak…), eta horrek aditzera ematen du antzeko erakundeen arteko harremana dagoela, hausnarketarako eta informaziorako espazioak partekatzen baitituzte. Beraz, gero eta kohesionatuago dagoen sektore bat taldekatzeko prozesu baten isla da.
Barometroarekin batera, Behatokiak Liburu Zuria ere argitaratu du, sektoreari buruzko lau urteko txostena, dagokion bi urteko txostena ere jasotzen duena, bai eta sektorearen egoerari eta etorkizuneko erronkei buruzko azterketa kualitatibo bat ere.
Txostenak ondorengo loturetan kontsulta daitezke:
- Barómetro 2021 del Tercer Sector Social de Euskadi
- Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuria (2020)
Eta aurkezpena galdu bazenuen, ondorengo bideoetan ikus dezakezu: