Azaroan, Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak eta Sareen Sareak,Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legeari buruzko hiru tailer labur egingo ditu . Tailerrak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei eta sareei zuzenduta daude.

Duela gutxi Eusko Legebiltzarrak onartu duen legea mugarri esanguratsua da Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen aitorpenari eta araudi mailako definizioari zein euskal gizartean eskaintzen duten ekarpenari dagokienez.

Tailerretan Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen inguruko aurkezpena egingo da. Hala ere, Legearen esanahiari eta garrantziari eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetarako eta sareetarako ondorio praktikoei eta garapen eragingarria lortzeko eman beharreko urratsei buruzko gogoeta parte-hartzailea erraztuko da.

Tailer hauek hiru herrialdeetan ospatuko dira eta goizeko 10:00etan hasita, hiru ordu inguruko iraupena izango dute:

  • Azaroaren 4an, ostiralean, Bilbon. BOLUNTAren Ekitaldi Aretoan. Zabalbide kalea, 1.
  • Azaroaren 11n, ostiralean, Gasteizen. Ibaiondo Zentro Zibikoa. Erabilera anitzeko Aretoa. Landaberde kalea, 31
  • Azaroaren 18an, ostiralean, Donostian. TXARA I eraikina, Baratzategi pasealekua, 99.

Legea Rafa Lopez-Arostegik aurkeztuko du. Rafa, legearen lehen aurreproiektua prestatzeko Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiko laguntza teknikoaz arduratu zen.

Tailerretan parte hartzeko interesa duzuenek helbide elektroniko honetara mezua bidalita eman ahal izango duzue izena: promocion@3sbizkaia.org

Azaroan, Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak, Sareen Sarearekin elkarlanean,Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko 2016ko maiatzaren 12ko 6/2016 Legeari buruzko hiru tailer labur egingo ditu Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei eta sareei zuzenduta.

Duela gutxi Eusko Legebiltzarrak onartu duen legea mugarri esanguratsua da Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen aitorpenari eta araudi mailako definizioari zein euskal gizartean eskaintzen duten ekarpenari dagokienez.

Tailerretan Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen inguruko aurkezpena egingo da eta baita ere Legearen esanahiari eta garrantziari eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetarako eta sareetarako ondorio praktikoei eta garapen eragingarria lortzeko eman beharreko urratsei buruzko gogoeta parte-hartzailea erraztuko da.

Tailer hauek hiru herrialdeetan ospatuko dira eta goizeko 10:00etan hasita, hiru ordu inguruko iraupena izango dute:

  • Azaroaren 4an, ostiralean, Bilbon. BOLUNTAren Ekitaldi Aretoan. Zabalbide kalea, 1.
  • Azaroaren 11n, ostiralean, Gasteizen. Ibaiondo Zentro Zibikoa. Erabilera anitzeko Aretoa. Landaberde kalea, 31.
  • Azaroaren 18an, ostiralean, Donostian. TXARA I eraikina, Baratzategi pasealekua, 99.

Legea Rafa Lopez-Arostegik, legearen lehen aurreproiektua prestatzeko Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiko laguntza teknikoaz arduratu zenak, aurkeztuko du.

Tailerretan parte hartzeko interesa duzuenek helbide elektroniko honetara mezua bidalita eman ahal izango duzue izena: promocion@3sbizkaia.org